Iranen aurkako erasoaldia amaitu dela eta Ormuzko itsasartean fase berria abian dela iragarri du Marco Rubiok
Bestalde, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bertan behera utzi du Ormuzen blokeatuta dauden ontziei laguntza emateko Askatasuna proiektua. Horrez gain, Estatu Batuek Ormuzen nabigazioa eta segurtasuna bermatzeko ebazpena aurkeztuko du NBEko Segurtasun Kontseiluan.
Zamaontzi bat, Irango kostaldean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek pasa den otsailaren 28an Iranen aurka abiatutako erasoaldia "amaitu" dela iragarri du Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak, Donald Trump presidente estatubatuarrak gerra bizpahiru astez luzatu daitekeela esan eta ordu gutxira.
"Amaitu egin da Haserre epikoa operazioa. Operatibo horretan ezarritako helburuak bete ditugu", adierazi du Rubiok, prentsa agerraldi batean. Halaber, Estatu Batuek bakearen alde egiten dutela eta elkarrizketa-mahaian berriro esertzeko deia egin die Irango agintariei.
Bestalde, Ormuzko itsasartean fase berria abian dela iragarri du Marco Rubiok, harrapatuta dauden ontziak askatzeko (Askatasuna proiektuari erreferentzia eginez).
Hala ere, ordu batzuk geroago, Trumpek iragarri du "epe labur batez" bertan behera gelditu dela Ormuzen blokeatuta dauden ontziei laguntza emateko Askatasun proiektua.
Bestalde, AEBko Estatu Departamentuak iragarri du Ormuzen nabigazioa eta segurtasuna bermatzeko ebazpena aurkeztuko duela NBEko Segurtasun Kontseiluan, Bahrain eta "Golkoko bazkideekin" batera (Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait eta Qatar).
Zure interesekoa izan daiteke
7,4 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Pereiran, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.