Ormuz zeharkatzen saiatzen diren ontziei eraso egingo diela ohartarazi du Iranek
Bien bitartean, Ameriketako Estatu Batuek iragarri dute gaurtik aurrera Ormuzko itsasartean harrapatuta dauden itsasontziak "askatzeko" operazioa egingo dutela.
Ormuzko itsasartea. Artxiboko argazkia: EFE
Irango Armadak astelehen honetan ohartarazi duenez, Ormuzko itsasartea baimenik gabe zeharkatzen saiatzen diren itsasontziei eraso egingo die.
Erasoak saihestu eta bertatik segurtasunez igaro ahal izateko, Irango Indar Armatuekin koordinatzeko agindu die.
Ohartarazpen hori iritsi aurretik, Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Ormuzko itsasartean harrapatuta dauden ontziak askatzeko operazioa hasiko dela astelehen honetan.
Askatasun proiektuaren baitan, Ameriketako Estatu Batuek 100 aireontzi, droneak eta 15.000 militar baino gehiago mobilizatuko dituzte.
Pasa den otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurkako gerra abiatu ostean, Iranek Ormuzko itsasartea itxi zuen. Halaber, helmuga edo irteera Irango portuetan duten ontziak blokeatzen ditu AEBk.