Euskal Herrian dira jada Gazara zihoan Global Sumud flotillako bi euskal ekintzaile eta aske geratutako besteek aurrera jarraituko dute
21:00ak aldera iritsi dira bi ekintzaileak Loiuko aireportura. 175 ekintzaile atxilotu zituzten asteazkenean eta horietatik 36 ospitaleetan artatu behar izan dituzte. Guztiak aske utzi dituzte bi izan ezik, Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshe, palestinar espainiarra.
Gaur iluntzean heldu dira Loiuko aireportura Gazara zihoan Global Sumud flotillan zihoazen euskal ekintzaileetatik bi: Bego eta Arantza. Duela hainbat ordutik han izan dituzte zain, Palestinako banderak eskuan, lagunak eta plataforma kideak eta harrera beroa egin diete iristean.
Besarkada, musu eta txaloen ondotik, Palestinaren aldeko plataformetako ordezkari banak hartu dute hitza, euskaraz eta gaztelaniaz, gertatu dena salatzeko, Israelek emandako tratu txarrak nabarmentzeko eta "Europaren pasibitatea" ere azpimarratzeko.
Kreta parean, nazioarteko uretan, geldiarazi zituen ekintzaileak asteazkenean, Israelgo armadak. 175 ekintzaile zihoazen ontzietan.
Flotillan zihoazen beste lau euskaldunak Grezian gelditu dira eta torturak eta tratu txarrak jasan dituztela salatu dute. 36 ekintzaile ospitaleetan artatu zituzten interbentzioaren ostean.
Atzora arte atxilotuta egon dira Israelen eskutan, eta denak aske utzi dituzte bi izan ezik: Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshe, palestinar espainiarra.
Osasunez ondo egon arren, shock egoeran dago Saif Abukeshek ekintzailea, eta haren emazte Sallyk azaldu duenez, gose greba hasi du protesta gisa.
Global Sumud Flotilla
Saif Abukeshek ekintzailea 'shock' egoeran dago eta gose greba hasi du
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Shikmako atxilotze zentroan (Ashkelon hirian) daudela Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek. Bestalde, salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Abokatuek tratu txarrak ematea eta legez kanpoko galdeketak egitea leporatu diote Israeli.
Espainiako kontsulak bisita egin dio kartzelan eta Espainiako Gobernuak Saif aske uzteko eskatu du.
Flotilllako ekintzaileek diote aurrera jarraituko dutela eta itsasontziak berrantolatuko dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
7,4 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Pereiran, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.