Kubako Gobernuaren erantzuna, Trumpek "berehala" esku-hartzeko mehatxua egin ostean: "Ez gaitu kikilduko"
"Iranekin amaitu eta ia berehala", Kubaren "kontrola" hartzeko mehatxua egin zuen ostiralean AEBetako buruak. Era berean, Kubaren zein haren laguntzaileen kontrako zigor berriak iragarri zituen.
Kubako kanpo harremanetarako ministroa, Bruno Rodriguez artxiboko irudi batean. Argazkia: EuropaPress
Bruno Rodriguez Kubako Atzerri gaietarako ministroak Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak atzo egindako mehatxu adierazpenei erantzun die, ez dituztela "kikilduko" aldarrikatuz.
"Kubatarrok ez gara ikaratzen. Herriaren erantzun irmoa da eta Iraultzari emandako babesa agerian geratu zen Maiatzaren Lehenean", idatzi du Rodriguezek sare sozialetan, bezperan Gobernuaren alde egindako mobilizazio jendetsuei erreferentzia eginez.
Bere ustez, Trumpen "eraso militarraren mehatxu berriak Kubaren aurkako erasoa maila arriskutsuetara igotzen du" eta guztia "elite batzuen nahia asetzeko" dela ere gaineratu du, Florida hegoaldeko komunitate kubatar-amerikarrari erreferentzia eginez.
Trumpen mehatxua
Trumpek atzo, ostirala, iragarri zuenez, "ia berehala" hartuko duela Kubaren "kontrola", baina lehendabizi Iranen "lana" amaituko duela.
Egun berean, Trumpen Administrazioak uhartearen aurkako zigorrak areagotzen dituen agindua sinatu zuen. Neurri berri hauek zuzenean eragiten diete Kubako ekonomiaren zutabe diren energia, defentsa, meatzaritza eta finantza zerbitzuen sektoreei.
Agindu exekutibo berriaren arabera, bertan jarduten duen edo Kubako Gobernuarekin negozioak egiten dituen edozein pertsona edo enpresari erabat blokeatuko zaizkio AEBetan dituen aktiboak.
Trumpen Administrazioak Habanaren gaineko presioa areagotu zuen urtarrilean petrolio-blokeoa ezarriz. Kubako erregimena aldatzea dela presio honen guztiaren helburua, esan izan du behin baino gehiagotan Trumpek.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek adierazi du bat datorrela Xi Jinpingekin Irango gerrari amaiera emateko eta Ormuz berriz irekitzeko beharrarekin
Txinako hiriburuan egin den topaketa Irango krisian eta horrek merkataritza globalean dituen ondorioetan oinarritu da, Ormuzeko itsasarteari arreta berezia eskainiz.
Munduko Futbol Txapelketan bero izugarria izan daitekeela ohartarazi du ikerketa batek, eta egutegia berriz planteatzeko eskatu diote FIFAri
2026ko Munduko Futbol Txapelketako partiden laurdenean bero izugarria egin behar du, eta arriskutsua izan daiteke. Estatu Batuek, Mexikok eta Kanadak antolatuko duten txapelketan jokalari eta zaleek izango dituzten arriskuez ohartarazi du ikerketa zientifiko batek.
Xik Trumpi ohartarazi dio Taiwanekiko harremanak "txarto kudeatzea" bi herrialdeen arteko gatazka ekar dezakeela
AEBko eta Txinako presidenteek eta bi herrialdeetako ordezkariek bilera egin dute gaur goizean, sintonia onean. Horren emaitza da Trumpek egin duen iragarpena: hilabete batzuen buruan beste bilera bat egingo dute, Washingtonen.
Gutxienez 100 pertsona hil dira Afrika Erdiko Errepublikako urre-meategi bateko lur-jausian
Luizia maiatzaren 6an gertatu zen. Hasiera batean, agintariek 11 hildako baieztatu zituzten, baina hainbat egunez biktimak bilatu eta zaurituak artatu ondoren, kopuruak nabarmen egin du gora.
1.700 pertsona konfinatu dituzte gurutzaontzi batean, Bordelen, gastroenteritis agerraldi baten ondorioz
Gastroenteritisak bidaiari baten heriotza eta sintomak dituzten hamarnaka kasu agertzea eragin du. Osasun-agintariak probak egiten ari dira kutsatzearen jatorria zehazteko; elikagai-intoxikazioa izan daitekeela uste da. Hortaz, Ambition gurutzaontziak bidaia jarraituko du, eta, dena ondo bidean, datorren astelehenean iritsiko da Getxora.
Trump Pekinera iritsi da: Bi egun emango ditu han eta Xi Jinpingekin bilduko da
Txinako 20:00ak (Euskal Herriko 14:00ak) pasatxo zirenean, Air Force One hegazkinak lur hartu du. Bertan zihoazen Donald Trump AEBko presidentea, Marco Rubio Estatu idazkaria, Pete Hehseth Defentsa idazkaria eta AEBko multinazional handietako ia hogei enpresaburu.
Trumpek Venezuela AEBko banderaz margotuta ageri den mapa bat argitaratu du, 51. estatu gisa irudikatzeko
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea kargugabetu eta urtarrilaren 3an atxilotu zutenetik, Trumpek hainbat aldiz iradoki du herrialdea AEBko estatu izan dadin nahi duela.
Europar Batasunak, Ormuz babesteko, Itsaso Gorriko misioa eta Libanon beste bat zabaltzea planteatu du
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkari Kaja Kallasen ustez, bi misio horiekin, alde batetik, itsasarteko garraioa babestuko litzateke, eta, bestetik, Libanoko Armada indartu.
Txina eta Estatu Batuen arteko lehia komertzialaren gakoak: muga-zergak, lur arraroak eta epaitegien ebazpenak
Horiek izango dira Donald Trump AEBko presidenteak, Xi Jinping presidenteak gonbidatuta, Txinara maiatzaren 13tik 15era egingo duen bisitaren gai nagusiak.
Alderdi Laboristako 70 diputatuk baino gehiagok Starmerren dimisioa eskatu dute, baina, oraingoz, lehen ministroak eutsi egiten dio karguari
Erresuma Batuko udal hauteskundeetan emaitza txarrak lortu ondoren, lehen ministro laboristaren aurkako presioa areagotzen ari da. Hala ere, entzungor egin die dimisio eskariei, herrialdean "kaosa" areagotu egingo litzatekeela argudiatuta.