Donostian emaztea hiltzen saiatu zen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Hilketa saiakera egotzita, 26 urteko gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.
Donostian emaztea itotzen saiatu zen gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak, hilketa saiakera egotzita.
26 urteko gizonak gaur deklaratu du epailearen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa ostiralean gertatu zen Gipuzkoako hiriburuan. Etzaintzak telefono dei bat jaso zuen 03:10ean, etxebizitza batean emakume bat erasoa jasaten ari zela ohartarazteko.
Agenteak bertara iritsi zirenean, erasotzailea biktimaren gainean aurkitu zuten etxeko gela batean, hura ito nahian. Agenteek erasoa gelditzea eta konorterik gabe zegoen emakumea bere onera itzultzea lortu zuten.
Horren aurrean, erasotzailea (26 urte) atxilotu egin zuten, genero indarkeriaren eremuan egindako hilketa saiakera egotzita, eta komisariara eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko. Biktima (24 urte) osasun zentro batera eraman zuten, eta, beharrezko arreta jaso ondoren, alta eman zioten.
Zure interesekoa izan daiteke
Maleta susmagarri bat leherrarazi du Poliziak Iruñean
Iruñean, Espainiako gobernu-ordezkaritzaren egoitza aurrean norbaitek utzitako maleta batek susmo txarra eragin du, eta gune osoa itxi dute. Merindadeen plazako autobus markesina batean aurkitu dute maleta susmagarria.
Gizon batek emakume bat hil du Esplugues de Llobregateko kale batean
Erasoaren ondoren, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira aurkitu dute Mossoek, eta atxilotu egin dute. Indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen hilketa.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.
Arzakek salatu du bere marka ordeztu dutela, online bidezko erreserbetan iruzurrak egiteko
3 Michelin izar dituen jatetxeak bere webgune ofiziala imitatzen duten iruzurrezko orriak daudela ohartarazi, eta polizia-etxean salaketa jarri dutela iragarri du.
Gizon bat bikotekidea itotzen saiatu da Donostian
Ertzaintzak gertakarien lekuan atxilotu du ustezko erasotzailea. Biktima ospitalera eraman dute artatzera, eta alta medikoa jaso du.
Euskal esploratzaile batek Zerzura oasi zuri mitikoaren legendaren balizko jatorria aurkitu du
Ouniangako lakuetan, Txadeko iparraldean, kokatu du Miguel Gutierrez-Garitanok mendeetan zehar bilatu duten oasi mitikoa.
Gasteizko Mitika aretoaren auzia herri-epaimahai baten aurrean epaitzea baztertu du Gorenak
Arabako Probintzia Auzitegiak arrazoia eman zien akusatuaren defentsari eta Fiskaltzari, uste baitzuten gertakariak hobeto egokitzen zirela lesio-delitu batera, zuhurtziagabekeriazko homizidio batekin batera, eta horrek eragotzi egingo luke kasua herri-epaimahai baten aurrean epaitzea.
26 urteko emakume bat oso larri zauritu da Saratsan, auto-istripuan
Ezbeharra N-240-A errepideko 11,5 kilometroan jazo da. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute emakumea, eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Guardia Zibila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.