Saif Abukeshek ekintzailea 'shock' egoeran dago eta gose greba hasi du
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Shikmako atxilotze zentroan (Ashkelon hirian) daudela Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek. Bestalde, salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Osasunez ondo egon arren, shock egoeran dago Saif Abukeshek ekintzailea, joan zen ostegunean Israelek atxilo hartu zuenetik. Haren emazte Sallyk azaldu duenez, gose greba hasi du protesta gisa.
Espainiako Tel Aviven duen kontsulatuak eman dio horren berri Sallyri. Bien bitartean, Saif Abukeshek eta Thiago Avila ekintzaila brasildarra Israelera eraman dituzte, Global Sumud Flotillan parte hartzen ari zirela Greziainguruko uretan atxilotu ostean.
Esan bezala, ordu batzuk geroago, kontsulatuko langileekin hamar bat minutuko solasaldia izan du Abukeshek, eta osasun egoera "onean" esan dute, gorputzean "zauri txiki" batzuk baditu ere.
Zaintza ontzi batean zihoan
Sallyk ziurtatu du bere senarrak ez zuela Global Sumud Flotillarekin Gazara iristeko asmorik, egoera arriskutsu horri aurre egin nahi ez ziolako. Zentzu horretan, azaldu du zaintza lanak egiten ari zen ontzi batean zegoela.
Flotillako ekintzaileak atxiloketa zentro batera eraman dituzte Ashkelonen, Israelen
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek Shikmako atxilotze zentroan daudela, Ashkelon hirian (Israel).
Iturri horren arabera, erakundeko abokatuek izan dute azkenean atxilotuekin hitz egiteko aukera.
Abokatuek salatu du Israelek tratu txarrak eta "galdeketa ilegalak" egin dizkiela ekintzaileei
Adalahren taldeak salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Ohar batean esan du Avilari "kolpeak" eman dizkiotela, eta lurretik arrastaka eraman dutela. Gainera, inkomunikatuta izan duten atxilotu zutenean. Ondorioz, min handia pairatu du, zauriak ditu eta konortea ere galdu du tarteka.
Bestalde, abokatuen arabera, Israelgo inteligentzia eta segurtasun zebritzuek egindako galdeketak ez dira legezkoak, "talde terrorista bateko partaide" direlakoan galdekatu baitituzte.
Abukesheken kasuan, "eskuak lotuta eta begiak estalita" izan dute, eta jarrera ezerosoetan jarri dute sarri, atxilo hartu zutenetik. Horrek hematomak eragin dizkio aurpegian eta eskuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".