Trumpek amaitutzat eman du gerra, Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak gutun bat bidali die legegileei ostiral honetan, Ekialde Hurbilean tropak hedatuta mantentzeko Kongresuari baimena eskatzeko epea amaitzen den egunean, Iranekiko gerra amaitu dela ziurtatuz.
Politico egunkariak zabaldu duen dokumentu horren bidez, Trumpek amaiera eman nahi dio Exekutiboak Kapitolioaren onarpena behar duenaren inguruko eztabaidari.
60 eguneko epea eta su etena
"Ez da erasorik egon AEBren eta Iranen artean 2026ko apirilaren 7az geroztik", idatzi du Trumpek gutunean. Egun horretan bi aldeek adostutako tregoa aipatu du, errepublikanoak joan den astean alde bakarrez eta modu mugagabean luzatu zuena.
Ildo horretan, Pete Hegseth Gerra idazkariak eta Trumpek berak azken bi egunetan adierazi dute su etenak kontagailua zerora itzuli dela, Gerra Botereen Legeak ezartzen duen baimenari erreferentzia eginez.
Legeak zehazten duenez, Kongresuak tropak mantentzea onartu behar du gatazka hasi eta 60 egun bete baino lehen; hala ere, hori ez da beharrezkoa Legegileak gerra aurretik deklaratu edo baimendu badu, edota AEBk eraso zuzena jasan badu.
Trumpek iradoki du 1973an (Vietnamgo gerraren amaieran) onartutako lege hori "Konstituzioaren aurkakoa" izan daitekeela. Gainera, zehaztu du ordutik AEBko gobernu batek ere ez duela Kongresura jo atzerrian operazio bati eusteko.
Teorian, 60 eguneko epea gaur betetzen da. Legegileak martxoaren 2an hasi ziren kontatzen, Trumpen gobernuak erasoen hasierari buruzko txostena bidali zuenetik, AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoak hasi eta bi egunera.
Zure interesekoa izan daiteke
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.
Zer gertatuko da Ormuzko itsasartearekin? AEB-Iran akordioaren gakoak
Estatu Batuen, Iranen eta bien arteko bitartekari Pakistanen ikuspuntuak, gerrari amaiera emateko atariko akordioaren edukiari buruz.
UFCren 60 milioiko borroka-gala, Etxe Zurian: honela ospatu du Trumpek bere 80. urtebetetzea
Ekitaldirako, estadio bat eraiki zuten Etxe Zuriko hegoaldeko lorategian, 4.000 bat laguneko edukierarekin. Arte martzialetako borroka-ikuskizunak 60 milioi dolarreko kostua izan du, eta Trumpen aurkariek kritikatu egin dute, Etxe Zuria helburu komertzialak dituen ekitaldi pribatu baterako erabiltzea leporatuta.
Lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote Mette-Marit printzesaren semeari, bortxaketa eta tratu txarrak egotzita
39 delitu leporatzen zizkioten Marius Borg Høibyri, Mette-Maritek Haakon printze oinordekoarekin ezkondu aurretik izan zuen semeari.
Albiste izango dira: AEBren eta Iranen arteko bake akordioa, Zubietako espetxearen inaugurazioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.