Iran aztertzen ari da bere 14 puntuko bake planari AEBk emandako erantzuna
Besteak beste, hauxe da Iranek proposatu diona: eraso militarrik egongo ez dela bermatzea, AEBren tropak Irandik ateratzea, itsas blokeoa altxatzea, izoztutako Iranen aktiboak libratzea, konpentsazioak ordaintzea, zigorrak kentzea eta gerra fronte guztietan bukatzea (Libanon ere bai).
Iranen izandako eraso bat. Argazkia: EFE
Gerrari amaiera emate aldera Trumpi proposatutako 14 puntuko bake planaren harira, Iranek baieztatu du jaso duela dagoeneko AEBren erantzuna. Pakistanen bitartez jaso omen du erantzuna, eta ziurtatu du sakon aztertu eta lehenbailehen hitz egingo duela horri buruz.
"Pakistanen bitartez iritsi zaigu Teheranek egindako proposamenari buruz AEBk duen iritziaren berri", adierazi dio Atzerri Ministerioko bozeramaile Ismail Bagaeik Estatuko telebista kateari.
Haren hitzetan, oraingoz aztertzen ari dira AEBren jarrera, eta behin azterketa amaituta, erantzun bat emango diote.
Iranek igorritako bake plana
Tasnim Irango agentziaren arabera, Iranek 9 puntuko proposamen bat helarazi dio AEBri, Pakistango bitartekari baten bitartez, "gerrari bukaera emate aldera".
AEBk bi hilabeteko su etena eskatu zuen bere proposamenean, baina Iranek erantzun dio konpontzeko dituzten gaiei 30 eguneko epean eman behar dietela irtenbidea, eta menia luzatu beharrean, "gerra amaitzea" izan behar dutela helburu.
Horrela, hauxe jaso du Iranek 14 ataletan banatutako proposamenean: eraso militarrik egongo ez dela bermatzea, AEBren tropak Irandik ateratzea, itsas blokeoa altxatzea, izoztutako Iranen aktiboak libratzea, konpentsazioak ordaintzea, zigorrak kentzea eta gerra fronte guztietan bukatzea (Libanon ere bai), baita Ormuzko itsasarterako mekanismo berri bat sortzea ere.
Oraingoz, baina, AEBren erantzunaren zain dago Iran.
"Ezinezkoa den operazio militar bat edo akordio txar bat" aukeratu beharko du Trumpek, Iranen hitzetan
Bestalde, Irango Guardia Iraultzaileak esan du AEBrekin dituen negoziazioetan irabazteko aukera guztiak dituela. Horien aburuz, Donald Trumpek ia ez du aurrera egiteko aukerarik, Iranek Ormuzko itsasartean ezarritako blokeoak eta AEBren itxierak mundu osoan izandako eragin ekonomikoa dela eta.
Sare sozialetan argitaratutako ohar labur batean, Guardia Iraultzaileak zehaztu du Trumpek esku artean duela Iranek egindako azken ultimatuma, blokeoa kentzeko zehaztu gabeko data duena. Gaineratu duenez, Teheranen aliatuek, Errusiak eta Txinak esaterako, eta baita Europak ere, gero eta ozenago eskatzen dute krisiari behin betiko amaiera ematea.
Guardia Iraultzailearen arabera, "modu bakarra dago gertakari horiek interpretatzeko": Trump "ezinezko operazio militar baten edo Errepublika Islamikoarekin akordio txar baten artean" harrapatuta dago.
Trumpek esan du AEBk "5.000 militar baino askoz gehiago" erretiratuko dituela Alemaniatik
Bestalde, AEBko presidenteak adierazi duenez, Alemaniatik "5.000 soldadu estatubatuar baino gehiago" erretiratzeko asmoa du. Iranen aurkako gerran izan duen babes faltagatik aliatu europarrekin duen ika-mikaren erdian iritsi da erabakia.
"Izugarri murriztuko dugu, eta 5.000 baino gehiago murriztuko dugu", esan du Trumpek Floridan.
Pentagonoko goi funtzionarioek atzo adierazi zuten Pete Hegseth Gerra idazkariak "Alemaniatik 5.000 soldadu inguru" erretiratzeko agindu duela.
Erabaki hori "operazioen beharrek eta baldintzek" eragin dutela esan zuten, baina Trumpen administrazioaren eta Europako aliatuen arteko tentsioen erdian iritsi da, Irango gatazkan lagundu ez izana leporatzen baitie.
Pentagonoko iturrien arabera, "erretiratzea datozen 6-12 hilabeteetan osatuko da".
AEBk guztira 68.000 soldadu ditu Europako 12 herrialdetan sakabanatuta. Horietako 36.000 Alemanian daude, eta 12.000, Italian. Espainian, berriz, 3.800 soldadu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.