830 pertsona hil ditu Israelek Gazan, 2025eko urrian su-etena indarrean jarri zenetik
Guztira, 72.608 gazatar hil eta 172.445 zauritu ditu Israelgo Armadak 2023ko urriaren 7an erasoaldia hasi zuenetik.
Kanpin-dendak suntsitutako Khan Yunis errefuxiatu eremuan. Argazkia: EuropaPress
Gazako Zerrendako agintariek jakitera eman dutenez, Israelek 830 palestinar hil ditu 2025eko urrian su-etena indarrean sartu zenetik. Lau pertsona larunbat honetan bertan.
Hildakoez gain, 2.342 zauritu ere zenbatu ditu Gazako Osasun Ministerioak.
Kontuan izan behar da, urriaren 7ko erasoen ondoren, Israelak, oro har, 72.608 pertsona hil eta 172.445 zauritu dituela Gazan. Kontaketa horretatik kanpo leudeke oraindik ere hondakinen azpian eta kaleetan leudekeen gorpuak.
2023ko egun hartan, ezusteko erasoa egin zuen Hamasek eta 1.200 israeldar hil eta 250 bahitu zituen. Israelgo Armadak ia etengabeko erasoa hasi zuen ondoren.
Gaur egun, ofizialki su-etena badago ere, laguntza humanitarioa blokeatuta dagoela salatzen dute Gobernuz Kanpoko Erakundeek.