Su-etena indarrean da Gazan, argi-itzalez betea den arren
Israelek eta Hamasek bake-akordioa erdietsi zutenetik igaro diren hamar egun hauetan kolokan egon da, behin baino gehiagotan, su-etena. Asteburuan bertan hainbat bonbardaketa egin ditu Israelek Hamasi su-etena bortxatzea eta akordioaren bere partea ez betetzea leporatuta (bahituen gorpu guztiak ez entregatzea, besteak beste).
Igande goizean Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak "helburu terroristak" bonbardatzeko agindu zuen, Rafah hirian ustez miliziano gazatarren eta tropa israeldarren artean tiroketak izan ondoren. Bi soldadu israeldar hil ziren enfrentamendu horietan.
Trumpek bart azaldu duenez, baina, susmoa dute Gazan militarren aurka egiten aritu direnak ez direla Hamasekoak, haingandik bereiz jarduten duten errebeldeak baizik.
Hala ere, Isralek emandako erantzunean zibiliak izan dira, enegarrenez, eraildakoak, tartean haurrak eta emakumeak. Su-etena indarrean sartu zenetik 97 pertsona hil ditu Israelek Gazan, eta 230 inguru zauritu.
Gaur goizean bertan, Israelgo militarrek bi palestinar hil dituztela dio Wafa agentzia palestinarrak, xehetasun gehiago ez dagoen arren.
Igandean, egun osoan erasoak egin ostean, gaualdera ziurtatu zuen Israelek, atzera indarrean zela menia, eta halaxe berretsi du goizaldean ere Donald Trump AEBko presidenteak eta inplementatzen ari diren bake-planaren sustatzaileak. Hala ere, Israelek argi utzi du tropak babestu egingo dituela, horretarako beharrezko dena eginez, eta Hamsen aurka "gogor erantzungo" duela azpimarratu du.
Zisjordanian ez da atsedenik, kolonoek palestinarrei eraso egiten eta izua eragiten jarraitzen dute eta Israelek hainbat lagun atxilotu ditu bertan azken orduetan.
Laguntza humanitarioari ekin diote berriro
Bien bitartean, gazatarrak biziari eutsi nahian jarraitzen dute eta, azken bonbardaketen ondorioz etenda egon den laguntza humanitarioa berriro nola sartzen hasi den ikusi dute astelehen goiz honetan.
Izan ere, Egiptok jakinarazi duenez, laguntza humanitarioa daramaten kamioiak berriro sartzen hasi dira Zerrendan, Kerem Shalom eta al Aujako pasabideetatik.
Kontrol puntu horietan banan bana ikuskatzen ari dira kamioiak eta horietako batzueri buelta erdi emateko ere agindu dietela deitoratu du Egiptok, horren motiboen inguruko informaziorik jaso ez dutela salatzeaz gain. Hala ere, iturriek ziurtatu dute ari direla kamioiak sartzen, elikagaiz, botikaz, garbiketa-produktuz eta behin-behineko aterpeak eraikitzeko materialez beteak, baita erregaia ere.
EBren zeregina Gazaren etorkizunean
Astelehen honetan Europa Batasuneko 27etako Atzerri ministroak bilduko dira Gazako egoera nola egonkortu eta etorkizunean Batasunak Zerrendaren gainean dituen erantzukizun eta erronkei nola heldu eztabaidatzeko.
Lehentasun izango da laguntza humanitarioa ziurtatzea eta horretan ari ziren programei babesa ematea, bai eta Gaza berreraikitzeko baliabideak eta laguntza bideratzea ere.
Europar Batasunak "itxaropenez" begiratzen dio egoerari, "mila arazo" daudela jakin arren. Iturri diplomatikoek azpimarratu dutenez, "EBk ekialde hurbilean eta Gazan duen funtzioa ez dago Trumpen planaren mende. Has gaitezen hortik. EB aktore aktiboa izan da bertan apalditik".
Era berean, Batasunak alde batera utzi du, momentuz, Israelen kontra isaunak jartzearen aukera. Arlo honetan Batasuneko Estatu-kideen artean dauden desadostasunak nabariak dira, eta akordioaren garapenak ematen duenaren zain egotearen alde egiten du zenbaitek.
Zure interesekoa izan daiteke
Alemaniako Parlamentuko bloke kontserbadoreko buruak dimisioa eman du haurdunaldi subrogatu bidez umea izateagatik
Haurdunaldi subrogatua legez kanpokoa da Alemanian, eta hala defendatu izan du Jens Spahnek orain arte, Merz kantzillerraren Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdiaren irizpideekin bat eginez.
Iranek amaitutzat eman du AEBekin zuen akordioa haren erasoen ostean, eta Jameneik "ikasgai ahaztezinez" ohartarazi die
Irango buruzagi gorenak Donald Trump AEBko presidentea seinalatu du, bi aldeek adostutako Akordio Memorandumean aurreikusitako su-etena ez betetzeagatik.
Gutxienez zortzi hildako Errusiako merkataritza elektronikoko biltegien aurka droneekin egindako erasoetan
Gainera, Wildberries merkataritza elektronikoko konpainiako 50 langile baino gehiago zauritu dira Tambov eta Mosku eskualdeetan. Errusiako Amazon enpresa balitz bezala ezaguna da konpainia hori.
AEBk 7 pertsona hil ditu gutxienez Iranen, erasoen zazpigarren gauean; Teheranek Kuwait eta Bareingo baseei eraso egin die
AEBk amaitutzat eman du 7 egun iraun duen eraso sorta hau.
Andy Burnham Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buru izendatu dute, Starmerren ordez
Astelehenean hartuko du Erresuma Batuko lehen ministro kargua. Aurretik, ordea, Starmer Buckingham jauregira joango da, eta dimisioaren berri emango dio Karlos III.a erregeari.
Kanadako suteen keak AEBko hainbat hiri estali ditu
Kanadako baso-suteen ondoriozko ke-laino trinkoa iritsi da Estatu Batuetako iparraldera. Minnesota, Michigan, Ohio, Illinois eta New York estatuetan alertan daude airearen kutsaduragatik. Agintariek aire zabaleko jarduerak mugatzeko gomendatu dute, eta, kalera atera behar izanez gero, maskara erabiltzea. Ateak eta leihoak itxita edukitzea eta kaltetuen dauden eremuetan etxetik ez ateratzeko eskatu dute.
Trumpek zalantzan jarri du AEBko hauteskunde sistemaren zuzentasuna, eta Txinaren interferentziak salatu ditu
2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaileren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak. 2020ko hautesundeak galdu egin zituen Trumpek. Txinaren esanetan "erabat faltsuak" dira Trumpen akusazioak eta Txina "hauteskunde-kanpainako gai" gisa erabiltzea leporatu dio.
Iranek ohartarazi du Ekialde Hurbileko "azpiegitura guztiak" suntsituko dituela AEBk harenak erasotuz gero
AEBk hainbat egun daramatza Iranen aurkako erasoak egiten, elkar ulertzeko akordioa urratu izana egotzita. Teheranek, ordea, ukatu egin du akusazioa, su-etena behin eta berriz urratu dela salatu du, eta erasoekin erantzun du, AEBk eskualdean dituen interesen aurka.
Zelenskiren aurkako protesta ezohikoa Kieven
Zelenskik Defentsa ministro erreformazalea kargugabetu ostean piztu da protesta. Gobernuaren barruko tirabirek eta armadaren erreformen inguruko desadostasunek eragin dute krisia.
Mugarik Gabeko Medikuek Gazatik ebakuatutako paziente gehiago har ditzala eskatu diote EBri
Erakundeak salatu du EBko estatu kideek aurten ebakuatutako pertsonen %2 baino ez dituztela hartu. Horrekin batera, ohartarazi du 1.400 pertsona baino gehiago hil direla ebakuazioaren zain zeudela.