Adur Ramirez de Alda, Global Summud Flotillako kidea: “Denboralea igarotakoan, Turkiara abiatzea da asmoa”
Israelek bidaia geldiarazi ondoren, Kreta Greziako uhartean daude une honetan lau euskal herritar. Ondorengo orduetan erabakiko dute ontzidian jarraitu ala Euskal Herrira itzuli.
Ontzidiko kideak, ostiral arratsaldean Kretan. Agentzietako bideo batetik hartutako irudia.
Ostegun goizaldean Global Summud Flotillako ontziak abordatu zituen Israelek. 175 ekintzaile zihoazen ontzidian, eta abordatu ondoren 36 lagunek ospitalean amaitu zuten. Ostiralean askatu zituzten guztiak, bi izan ezik: Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek espainar-palestinarra. Audientzia izan dute gaur Israelen, eta atxiloaldia luzatu diete.
Ekintzaileetako batzuk etxera itzuli dira, mobilizazioak bertatik bultzatzen jarraitzeko; bart Loiura iritsi ziren bi euskal herritarrak tartean. Besteek Kreta Greziako uhartean jarraitzen dute, zer pauso eman erabakitzeko.
Lau euskal herritar daude une honetan Kretan, Adur Ramirez de Alda tartean. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Ramirez de Aldak kontatu duenez, euren ontzia "abordatu bai baina inor atxilotu gabe noraezean" utzi zuten. Kretan beste ontziekin elkartzeko aukera izango dute, eta denboralea pasatu ostean, Flotillak Turkiarantz jotzeko asmoa du.
“Hurrengo pausoa hemendik kostari jarraituz, itsasoan gehiegi sartu gabe, Turkiako kostara iristea da. Gaur jakin dugu Israelgo ontzi bat dagoela mugan bertan, nazioarteko uren mugan, oztopatzeko”, esan du Ramirez de Aldak.
“Turkian baditugu 10 itsasontzitik gora esperoan, eta asmoa da haiek ere Flotillan parte hartzea eta guztiak batera Palestinara hurbiltzea”, azaldu du.
Euskal ordezkaritza osatzen duten lau kideek ez dute oraindik erabaki guztiak Turkiara joango diren ala ez: “Guk gaur daukagu euskal delegazioaren bilera, ea nork jarraituko duen erabakitzeko. Oraindik ez dago argi zer paper beteko duen bakoitzak. Garrantzitsua da ontzidian jarraitzea, baina baita kalean mobilizazioa artikulatzeko eta indar politikoa eta presioa egiteko funtzioa ere, eta horren arabera erabakiko dugu zer pauso eman gure delegazioari dagokionez”, adierazi du.
Gizartean eragiten jarraitzea ezinbestekoa da, Ramirez de Aldaren iritziz: “Azken urteetan genozidio bat ikusten ari gara zuzenean, eta horrek mobilizazioa eragin du kaleetan, jendearen kontzientziazioa nola joan den artikulatzen ikusi dugu, baina ez da nahikoa, estatuek ez dutelako benetako hausturarik planteatzen, ez dutelako Israelekiko distantzia serio planteatzen, eta hori gabe ez dago ezer egiterik. Inportanteena da harreman oro haustea Israelekin, eta oxigenorik ez ematea; bestela, orain arteko genozidio eta indarkeria dinamikarekin jarraituko du”.
"Palestinara begira adi jarraitzeko" eskatu dio euskal jendarteari, baita "Global Summud Flotillari babesa ematen" jarraitzeko ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".