Sei jendarme zauritu dira joan den ostegunean hasitako "rave" jendetsuan izandako liskarretan
Egunotan lege-prozesu bat dute martxan Frantzian, horrelako jai klandestinoak saihesteko legea gogortzeko.
Ravearen irudia, airetik.
Sei jendarme zauritu dira Le Teknival rave jendetsuko azken festazaleekin izandako liskarretan, Frantzian. Tokiko agintariek amaitutzat eman dute joan den ostegunean, apirilak 30, hasi zen festa klandestinoa. 20.000 bat pertsonak parte hartu zuten eta Bourges hiritik gertu dagoen eremu militar batean ezarri zuten festalekua, Parisetik 230 kilometrotara hegoaldera.
Agintariek ohar batean azaldu dutenez, astearte honetan, 03:45ean, festazaleek jendarmeei eraso egin diete, "su artifizialak, petanka bolak, Molotov koktelak eta ariete moduan ibilgailu bat erabiliz".
Prefekturaren bertsioaren arabera, jendarmeek "euste-neurriak" baliatuta erantzun dute, liskarrak 04:30ean amaitu diren arte.
Zauritutako 6 jendarmeez gain, 18 lagun atxilotu dituzte, eta horietatik 9 poliziaren zaintzapean daude. Gainera, 15 drone zibil neutralizatu eta 63 arma atzeman dituztela jakinarazi dute agintariek.
Le Teknival Frantzian azken urteotan egin den festa klandestino handienetako bat izan da. Gainera, erabilera militarreko eremu batean egin da, eta inguruan Bigarren Mundu Gerra garaiko obusak daude oraindik lurperatuta.
Egunotan lege-prozesu bat martxan dute Frantzian, halako jai klandestinoak saihesteko legea gogortzeko. Horren aurrean, jaialdiaren antolatzaileek defendatu dute ekitaldia eremu militar batean egin izana, errepresibotzat jotzen duten lege-proiektu horren aurka protesta egiteko modu gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".