Irango erasoen aurrean defentsa indartuko duela esan du Arabiar Emirerri Batuetako presidenteak
Defentsa Ministerioak astearte honetan jakitera eman duenez, "Iranek jaurtitako" misilak eta droneak atzeman dituzte; hala ere, Teheranek ez du onartu eraso horien erantzulea denik.
Mohamed bin Zayed Al Nahyan Arabiar Emirerri Batuetako presidenteak astearte honetan adierazi duenez, herrialdearen defentsa indartzen jarraituko du.
Emirerrietako presidentearen hitzetan, "epopeia nazional bikaina" da Indar Armatuek "Iranek zibilen eta instalazio zibilen aurka egindako eraso terroristei" emandako erantzuna.
Washingtonek eta Teheranek su-etena indarrean duten arren, "Irandik jaurtitako" misilak eta droneak bigarren egunez jarraian atzematen ari dela ziurtatu du Arabiar Emirerri Batuetako Defentsa Ministerioak.
Astelehenean, Emirerriek esan zuten Irandik jaurtitako 15 misil eta lau drone atzeman zituela eta hiru zauritu izan zirela.
Hala ere, Iranek ez du ofizialki onartu eraso horien erantzulea denik, eta Irango estatuko telebistak aipatutako iturri militar batek adierazi zuen Teheranek ez zuela "aldez aurreko planik" Persiar golkoko herrialde horren aurkako ekintzak egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.