Albiste dira
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: euskal aurrekontuen negoziazioak, COP31 eta Bulegoren bideoklip berria

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
(Foto de ARCHIVO)

El consejero de Hacienda y Finanzas, Noël d'Anjou, entrega el proyecto de Presupuestos de Euskadi para 2027 a la presidenta del Parlamento Vasco, Bakartxo Tejeria.



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO VASCO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

28/10/2026
2027rako Euskadiko aurrekontu-proiektua entregatzea. Argazkia: Europa Press

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskal aurrekontuen negoziazioak: Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak gaur goizean ekingo dio Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin 2027ko aurrekontu orokorrak negoziatzeko bilera sortari. Sailburua Sumarrekin bilduko da 10:00etan, PPrekin 11:30ean eta EH Bildurekin 13:00etan.

- COP31:  NBEren klimaren goi-bilerak 200 herrialde inguruko ordezkariak bildu ditu azaroaren 20ra arte Antalyan. Eusko Jaurlaritza eta sektoreko euskal enpresak bertan izango dira, eta berotze globalaren ondorioei aurre egiteko abian dauden proiektuak aurkeztuko dituzte. Beste edizio batzuetan ez bezala, COP31en helburu nagusia ez da akordio handi bat iragartzea, baizik eta hartutako konpromisoen aplikazioan aurrera egitea.

- Bulego taldearen bideoklip berria: Bulegok AMORE izeneko disko berria kaleratuko du 2027ko urtarrilaren 12an. 2025 bukaeran iragarri zuten geldialdiaren ostean, 15 kantako lan luze bat osatu dute iragarri dute Instagramen. Gainera, lan osoa entzuteko aukera izan aurretik, “Zugatik” eta “amore” singleak entzuteko aukera izango dugula azaldu dute. Bideoklip berria aurkezten dizuegu gaur. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X