Espainiako gobernua

2026/10/29 - 15:22

EAJk "erantzukizun politiko handienak" eskatu dizkio Sanchezi, Puente ministroaren "dimisioa", kasu

EAJk Kongresuan duen bozeramaile eta Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok eskatu du behin Urdako (Toledo) tren istripuan gertatutakoa argituta, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak "erantzukizun poltiko handienak" har ditzala, Garraio ministro Oscar Puenteren dimisioa kasu, nahiz eta ez duen espresuki horren izena eman. "Onartezina bada, neurriak hartu beharko ditu", azpimarratu du.

2026/10/13 - 10:30

Aizpurua: "Biloben legeari buruzko erabakia zentzugabea da, bozkatzeko eskubidea demokrazien oinarrietako bat da"

Memoria Demokratikoaren Legearen babesean nazionalizatutako erbesteratuen ondorengoei azaroaren 29an botoa emateko eskubidea kentzea erabaki du Auzitegi Gorenak, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak "politikan sartzea" leporatu die, eta "zentzugabetzat" jo du. Radio Euskadin egindako elkarrizketan adierazi duenez, erabakiak "herri honetan dagoen botere judizialaren independentzia eskasa" nabarmen jarri du, eta botere hori "beste helburu batzuen, beste interes batzuen eta beste borondate batzuen mende" dagoela uste du.

« 1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena