Espainiako gobernua
Zer gertatu da azken legegintzaldian? Espainiako Gobernuak onartutako neurriak eta legeak
Hazkunde ekonomikoarekin eta inoizko enplegu datu onenekin amaituko da legegintzaldia. Horrez gain, Espainiako Gobernuak Europako funtsetako 100.000 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, eta Ukrainako eta Irango gerrek eragindako prezioen igoerari aurre egiteko neurriak onartu ditu.
Hauteskundeetarako prest agertu dira euskal alderdiak, Sanchezen deialdiaren aurrean
EAJk esan du bere alderdiaren egitekoa ez dela "blokeak defendatzea", "Euskadiren interesak baizik". Bestalde, EH Bilduk adierazi du partida ez dagoela "erabakita", "eskuinari ateak ixteko aukerak" egon badaudelako. PSEk iritzi dio "aukera leiho zabala" emango dietela hauteskundeek herritarrei, eta PPk "aldaketarako aukera" gisa jo du bozka.
Diputazio Iraunkorrak gutxienez etxebizitzaren dekretuetako bat onar lezake, EAJk babestuko balu
Espainiako Gobernua etxebizitza dekretuak prestatzen ari da, "gutxieneko aldaketa batzuekin", astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzeko. Hauteskunde aurrerapenari buruz, berriz, Pradales lehendakariak euskal interesak defendatzeko deia egin du eta EH Bilduk "eskuinari ateak ixteko aukerak daudela" defendatu du.
Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak
Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari, Kongresuak etxebizitza-krisiari aurre egiteko neurriak bertan behera utzi eta gero. Sanchezek "eskuin-muturarren olatuaren" eta "justizia soziala defendatzen duen Espainiaren" artean erabakitzeko dei egin die herritarrei.
Pedro Sanchezen agerraldia
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldia, Moncloa Jauregian, hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki duen ala ez argitzeko.
Sanchezek adierazpen instituzionala egingo du 09:00etan
Kongresuak etxebizitzari buruzko bi dekretuei ezezkoa eman ostean, hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki duen argitzeko egingo du agerraldia.
Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean.
Etxebizitza izan da protagonista 10 egunetan
Maricarmen etxegabetu zutenetik Kongresuak Espainiako Gobernuaren dekretuari ezezkoa eman bitartean igarotakoak, egunez egun.
Horrela kontatu dugu Kongresuak etxebizitzaren dekretuak indargabetu dituen eguna
Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpalekuak eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute Estatuko hiri guztietan. Bien bitartean, Pedro Sanchez presidenteak egun batzuk hartu ditu egoeraz hausnartzeko eta hauteskundeak aurreratuko dituen ala ez erabakitzeko.
Juntsek etxebizitza dekretuei emandako ezetzak hauteskundeak aurreratzeko aukera zabaldu du
Eldiario.es atariak aurreratu duenez, azaroaren 29a izan daiteke data posiblea. Beste hedabide batzuen arabera, Sanchezi legegintzaldia agortutzat jotzeko eskatu diote hainbat ministrok.
Etxebizitzaren arazoa “konplexua da” eta ez da “korrika eta presaka” egindako dekretuekin konponduko, Ubarretxenaren arabera
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arazoari aurre egiteko hartutako neurriak balioetsi ditu. Pasaiako portuari dagokionez, azaldu duenaren arabera, "beste aukeraren bat baldin badago, momentuz, desklasifikatzea ala ez ebazten den bitartean, gu hori aztertzeko prest gaude".
Kontratuen luzapen automatikoa eta kalte-ordainak aurreikusten dituen etxebizitzaren bigarren dekretua argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean
Espainiako Gobernuaren etxebizitzari buruzko bigarren dekretuak alokairu-kontratuen luzapen automatikoa aurreikusten du, baita maizterrarentzako 12 hilabeteko kalte-ordaina ere, etxejabeak kontratua ez berritzea erabakitzen badu, aurreikusitako salbuespen kasuak izan ezik.
Alokairu kontratua berritu ezean, etxejabeak 12 hilabeteko kalte-ordaina ordaindu beharko du, etxebizitzaren gaineko bigarren dekretuaren arabera
Espainiako Gobernuaren etxebizitzari buruzko bigarren dekretuak alokairu-kontratuen luzapen automatikoa aurreikusten du, baita maizterrarentzako 12 hilabeteko kalte-ordaina ere, etxejabeak kontratua ez berritzea erabakitzen badu, aurreikusitako salbuespen kasuak izan ezik.
Maizterren Sindikatuen Konfederazioak bi dekretuak baliozkotzeko eskatu du
Lapiko joka protesta egitera deitu dute ostegun honetan, 20:00etan, Estatuko udaletxe guztien aurrean.
Sanchez "nahiko baikor" dago etxebizitza-dekretuen bozketen inguruan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak etxebizitzari buruzko dekretuen edukia defendatu du, Exekutiboan "hilabete asko" daramatzatelako horretan lanean. PPk egindako kritiken aurrean, esan du funts putreen interesekiko "traidore" izatea gustatu egiten zaiola.
Kongresuko taldeak etxebizitzari buruzko dekretuen bozketan zer egingo duten argitzen hasi dira
Diputatuen Kongresuaren osoko bilkurak ostiralean bozkatuko ditu Espainiako Gobernuak onartutako etxebizitzari buruzko bi dekretuak. Zer egingo dute taldeek?
Etxebizitzaren auzian bere esku dagoen guztia egin duela esan du Sanchezek eta taldeei dagokiena egiteko eskatu die
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, etxebizitzaren inguruko bi errege-dekretuak mahai gainean jarrita, Gobernuak "gizarteari entzun dio" eta bere esku dagoena egin du. Halaber, PP eta Voxen aldetik ez dutela ezer espero adierazi du, eta gainerako taldeei neurriok babesteko eskatu die.
Erregaien gaineko deskontuak urte amaierara arte luzatu ditu Espainiako Gobernuak
Hidrokarburoen gaineko zergaren deskontua litroko 20 zentimokoa izango da urrian, litroko 13 zentimokoa azaroan eta litroko 6 zentimokoa abenduan, eta inflazioari lotutako babes mekanismoa mantendu egingo da.
Indar parlamentarioak, etxebizitzari buruzko bi dekretuei buruz: "Alferrik dabiltza", "adarjotzea da"
Espainiako Gobernuak ostiralean Kongresuan onartu nahi dituen etxebizitzari buruzko bi errege-dekretuen aurka agertu dira, besteak beste, PP eta Podemos. Gobernuko bazkide den Sumarrek, berriz, iritzi dio herritarren mobilizazioari esker onartu dela testua.
Diez Antxustegi (EAJ): "Funts putreak eta jabe txikiak parekatzen dituen dekreturik ez dugu babestuko"
Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan gaur onartu nahi duen etxebizitza dekretuari buruz EAJ "negoziatzen" ari dela adierazi du Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, "alderdi arduratsua" da eta. Dena dela, etxejabe txikien eskubideak babestea markatu du negoziazio horren marra gorri gisa.