Espainiako gobernua
Hasi da ministroen kontseilua, etxebizitza dekretuari buruzko negoziazioengatik ordubete atzeratu ostean
Dekretuaren edukiari buruzko akordioak zabalik jarraitzen du, eta Kongresuko kideek bat egitetik urrun daudela esan dute. Sanchezek "azken ahalegina" eskatu du Kongresuan onartzeko.
Albiste izango dira: etxebizitza dekretua, erregaien prezioen gaineko deskontuak eta "Kill Jackie" telesailaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Etxebizitza dekretuaren bidez etxegabetzeak 2028ra arte debekatu, aldi baterako alokairuaren gaineko araudia gogortu eta laguntza fiskalak areagotu nahi dituzte
Espainiako Gobernua etxebizitzari buruzko dekretu berri bat negoziatzen ari da talde parlamentarioekin, asteartean Ministro Kontseiluan onartzeko. Jutsek "urrundu" egin dela esan du azken orduan, eta Sanchezek "azken esfortzua" egiteko eskatu die alderdi guztiei.
Etxebizitzari buruzko akordioa urrun dago, denbora agortzear dela
EH Bildu, EAJ eta Junts dekretua onartzeko prest agertu dira; Podemosek eta Sumarrek, berriz, gehiago eskatu dute; eta PPk uste du kaltegarria izango dela "gazteentzat, adinekoentzat, etorkinentzat eta seme-alabak dituzten bikoteentzat".
Espainiako Gobernuarekin negoziazioetan hitz egindakoarekin jeltzaleak ados daudela esan du Maribel Vaquerok
EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Egun On saioan esan du minimoetako akordioaren alde egingo dutela, eta, are gehiago, ez direla oztopo izango.
Sanchezek esan du "erlojuaren kontra" lanean ari dela etxebizitza dekretua onartzeko
Bazkideek, baina, presiopean dute buruzagi sozialista. Sumar bazkideak planto egitearekin egin du mehatxu, dekretua “funts putreen kontrakoa ez bada”. Juntsen botoak giltzarri dira, eta alderdi katalana alde bozkatzeko prest agertu da gaur, betiere “jabe txikiak kriminalizatzen ez badira”.
Maizterren sindikatuak esan du Solen kanpatuta jarraituko duela Espainiako Gobernuak etxegabetzeen kontrako dekretua onartu arte
Sindikatuaren ustez, dekretuak "alokairu kontratu mugagabeak" arautu egin behar ditu. Aldarrikapenok aintzat hartu ezean, protesta beste hiri batzuetara zabalduko dutela hitzeman due.
Manifestazio jendetsua egin dute Madrilen etxegabetzeen kontrako berehalako neurriak eskatzeko
Maizterren Sindikatuak Puerta del Solen akanpatzeko deia egin du manifestazioaren amaieran. Antolatzaileek 'Maricarmen dekretua' delakoa asteartean bertan onartzeko galdegin diote Espainiako Gobernuari; hori egin ezean, exekutiborik "zentzurik ez" duela ohartarazi dute.
Etxebizitza dekretua asteartean onartzeko negoziazioak bizkortu ditu Espainiako Gobernuak
Juntsek planteatutako hobari fiskalak aztertzeari ekin dio Sumarrek, eta Bustinduyk pakete "erabakigarria eta erabakigarria" dela uste du.
Zergatik dabiltza jendea etxegabetzen, alokairua ordainduta ere?
Asteazkenean, Madrilen, Maricarmen etxegabetu dute, desgaitasuna duen 87 urteko emakume bat. 70 urte eman ditu alokairua ordaintzen. Etxegabe geratuko diren beldur dira Erandioko 120 familia. Zer dela eta babesten ditu legeak funts putreen jazarpen eta espekulazio-erasoak?
Sanchezek etxebizitza-dekretu urgentea bideratuko duela iragarri du, eta onartzeko erantzukizuna eskatu du
New Yorken emandako prentsaurrekoan esan du hori. Gogor kritikatu ditu Madrilgo Udala eta Gobernu autonomikoa, Maricarmenen etxegabetzearen berri jakin ostean.
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
Espainiako presidenteak Ceutako egoerari buruz hitz egin du CNNn egindako elkarrizketa batean.
Ceutako eta Melillako mugetan segurtasuna indartuko dutela iragarri du Marlaskak, zabaldu diren deialdien ondorioz
Barne ministroak Alderdi Popularrari "hiprokrita" izatea egotzi dio, Ceutako segurtasunaren inguruan esan duenagatik. Haren hitzetan, Espainiako Gobernuan agintzen egon ziren garaian, popularrek Ceutako segurtasunean "ogerleko bat ere ez zuten inbertitu".
Adimen artifizialaren inguruan "herri akordio handi" bat proposatu du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak azpimarratu duenez, autoerregulazioak ez du funtzionatzen eta premiazkoa da adimen artifiziala lehenbailehen eta zorrotz arautzea, tekno-oligarken esku ez uzteko.
Sanchezek eskatu du gorrotoaren aurrean axolagabe ez agertzeko, Negu Gorriak elkarteak jasandako erasoaren harira
"Eraikitzea asko kostatu zaigun gizarte demokratiko batean bizi gara. Ezin gara gorrotoaren normalizazioaren aurrean axolagabe agertu", adierazi du Sanchezek X sare sozialean, "indarkeria ez da inoiz bidea", gaineratuta.
Unibertsitateentzako betekizun berriak iragarri ditu Sanchezek: presentzialtasun handiagoa eta irakasleen % 50 doktoreak
Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, "unibertsitateko titulazio bakoitzeko irakasleei dagozkien eskakizunak indartzea" izango da dekretu berriaren helburua.
Tentsio uneak izan dira agenteen eta migratzaileen artean Ceutako porturako bidean
Trampolin eta Benitez hondartzetan zeuden 3.000 migratzaileetako asko korrika hasi dira eta Poliziaren hesia gainditu dute, baina ez da ezer larririk gertatu. 3.000 pertsona baino gehiago daude Ceutako hondartzetan, uztailaren 30ean Marokotik migratzaile helduak eta adingabeak modu masiboan sartu zirenetik.
Ceutako portuan migratzaileentzat prestatzen ari diren kanpalekua geldiaraztea baztertu du Auzitegi Nazionalak
Atzo Ceutako portuko migratzaileentzako kanpalekua geldiaraztea agindu ostean, azkenean instalazio hori migratzaileei aterpea emateko erabiltzea baimendu du. Auzitegi Nazionalaren arabera, Barne Ministerioak zehaztu beharko ditu agenteen eta migratzaileen segurtasun baldintzak.
Ceutako portuan migratzaileentzako prestatzen ari diren kanpalekua geldiarazi du Auzitegi Nazionalak
Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) eskatu zuen kanpalekua kautelaz bertan behera uztea, segurtasun arrazoiengatik. 1.000 migratzaile inguru hartzeko gunea ari dira prestatzen Ceutako portuan.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.