497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
497,7 milioi euroko inbertsioa egingo du Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herriko lau aireportuetan datozen bost urteotan. Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Aenak kudeatzen dituen aireportuak berritzeko plana, eta orotara, 13.000 milioi euro bideratuko ditu horretara.
Euskal aerodromoen artean, Bilbokoa izango da diru gehien jasoko duena: 364 milioi euro. Besteak beste, terminala zabaltzeko, segurtasuna indartzeko edota hegaldietarako pisten eraginkortasuna hobetzeko erabiliko da dirua.
Donostiako Aireportuan, berriz, 41,8 milioi euroko inbertsioa egingo da. Han ere, operazio sarea, komunikazio sistema eta kalitatea hobetzeko lanak egingo dira, eta aireportuaren inguruko azpiegiturak berrituko dira.
Antzeko lanetarako, Gasteizko Aireportura 63 milioi euro bideratuko dira. Han ere, prozesuak eta kalitatea hobetuko dira, eta segurtasuna indartuko da.
Bide beretik, Iruñeko Aireportuak 28,7 milioi jasoko ditu datozen bost urteotan. Pista zabaltzea da helburuetako bat.
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak "euskal aireportuetan egingo den apustu estrategikoa" nabarmendu du. Haren hitzetan, aurreko inbertsioarekin alderatuta, bost aldiz biderkatuko da Bilbora bideratuko den dirua, eta lau aldiz, Gasteizera bideratuko dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Urriaren 28ko greba mugagabea atzeratu dute medikuek, hauteskunde deialdia dela eta
Etxebizitzaren aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
Taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian VTCen gaineko kontrol handiagoa eskatzeko
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako