Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak

Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek. 

etxebizitzak
Sarrigurenera egin duten bisitaren irudia. Argazkia: EFE

Udalaz gaindiko plan sektorialak Sarriguren handitzeko egin duen aurrerakuntzari esker, 6.000 etxebizitza eraiki ahal izango dituzte aipatu udalerrian, eta horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak izango dira.

Hain zuzen ere, etxebizitzetako batzuk Eguesibarreko Udalarentzat izango dira, komunikabideen aurrean egindako aurkezpenean Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez.

Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek. 

Hartara, aurreikusi dute legealdia bukatu aurretik gauzatzea plan sektorialaren hasierako onarpena. Etxebizitzak eraikitzeko lanak, bestalde, bi edo hiru urteren buruan abiatuko dituzte.

Esan bezala, Chivite Sarrigurenen izan da gaur bertan, Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariarekin, Jose Antonio Marcen Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiarekin eta Rafa Araujo Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariarekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X