Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"

Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".

Iragarkia
18:00 - 20:00
Bergarako IATko protesta baten irudia. Argazkia: Orain

Zarauzko eta Bergarako (Gipuzkoa) IAT zentroetako langileek salatu dutenez, "ez da zerbitzua ematen ari, eta inguruko herrietako IAT zentroak kolapsatzear daude". Langileek 68 egun daramatzate greban, ELA sindikatuak deituta. 

Grebalariek elkarretaratzea egin dute astearte honetan Bergarako IATren ondoan , "langile batzuk enpresaren mehatxupean" daudela eta "gatazka geldirik" dagoela salatzeko.
  
"Gatazkan esku har dezan" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, bere erantzukizuna ere badelako".
  
Ohar batean, ELAk adierazi du uztailaren 23an bilera bat izan zela enpresarekin Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan, sindikatuek deituta, negoziazioa desblokeatzeko asmoz, baina "ez ziren aintzat hartu langileen aldarrikapenak, enpresak ez baitzituen entzun ere egin nahi izan".
  
"Hartutako erabaki batzuetan atzera egiteko" eskatu dio sindikatuak zuzendaritzari, eta greban dagoen langile batek kaleratze-gutuna jaso duela eta "beste zazpik enpresaren salaketak jaso" dituztela salatu du.
  
Azkenik, ELAk ohartarazi duenez, "ez da akordiorik egongo enpresak neurri horietan guztietan atzera egiten ez badu", eta horrela jarraituz gero, "ezinezkoa izango da herritarren segurtasuna bermatzea". Greban dauden langileek manifestazioa egingo dute irailaren 24an, 19:00etan, Bergaran. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X