Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela kontatu dugu Kongresuak etxebizitzaren dekretuak indargabetu dituen eguna

Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpalekuak eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute Estatuko hiri guztietan. Bien bitartean, Pedro Sanchez presidenteak egun batzuk hartu ditu egoeraz hausnartzeko eta hauteskundeak aurreratuko dituen ala ez erabakitzeko.

MADRID, 02/10/2026.- La ministra de Vivienda, Isabel Rodríguez, durante el pleno en el que se debate y vota los decretos de vivienda del Gobierno celebrado este viernes en el Congreso de los Diputados en Madrid. EFE/JJ Guillén

Sanchezek asteburuan erabakiko du hauteskundeak aurreratu ala ez
Kongresuaren ezetzaren ondoren, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute herritarrek
Juntsek ezezkoa eman die bi dekretuei eta bertan behera gelditu dira

Ikusi berriz etxebizitza dekretuen inguruko eztabaida eta bozketa

CC.OO. eta UGT sindikatuek mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute

Agiri bateratu batean bi sindikatuek jakinarazi dute zuzendaritza organoak bilduko dituztela Kongresuaren ezetza baloratzeko eta hurrengo pausuak erabakitzeko. Mugimendu sozialekin eta gainerako sindikatuekin ekintza sindikal bateratu baterako aukerak aztertu nahi dituzte.

Euriak ez ditu Solen kanpatuta daudenak kikildu

Zaparrada handi batek ezustean harrapatu ditu arratsaldean etxebizitzaren krisiari aurre egiteko neurrien eske Puerta de Solen kanpatuta dauden ehunka pertsonak. "Ez gara joango, geldituko gara", oihukatzen zuten dendetako sabaietatik ura kentzen zuten bitartean.

MADRID, 02/10/2026.- Vista de la acampada de la Puerta del Sol tras el rechazo en votación de los dos decretos sobre vivienda. Centenares de acampados en la Puerta del Sol en demanda de medidas para hacer frente a la crisis de la vivienda se han concentrado a las inmediaciones del Congreso de los Diputados de cara al debate y la votación de los dos decretos sobre vivienda que previsiblemente serán rechazados este viernes por la Cámara Baja. EFE/Fernando Villar.

Milaka lagun ari dira parte hartzen Hego Euskal Herriko manifestazioetan 

Bereziki jendetsuak izaten ari dira Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko mobilizazioak. 'Borroka da bide bakarra' edota 'etxebizitza ez da negozioa' oihukatuz, "guztiontzako etxebizitza" ari dira aldarrikatzen. 

Iragarkia
Cientos de personas durante una manifestación unitaria convocada por los sindicatos de vivienda de Euskal Herria contra la especulación y el negocio, a 2 de octubre de 2026, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). El lema de la protesta es “Contra la especulación y por una vivienda garantizada”, donde los convocantes reclaman una transformación estructural de las políticas de vivienda.



H.Bilbao / Europa Press

02 OCTUBRE 2026;VIVIENDA;SINDICATOS;ESPECULACIÓN;MANI;PROTESTA;EUSKADI;BILBO;

02/10/2026
18:00 - 20:00

EAJk eta UPNk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin duela salatu du LAB sindikatuak

Sindikatuaren aburuz, "oso larria" da Espainiako Kongresuan gertaturikoa. "Higiezinen patronalaren eta espekulatzaileen interesak defendatu" dituztela EAJk eta UPNk salatu du eta kalean presioa areagotzeko deia egin du.

Bi haur dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen

Kongresuan eztabaida betean ari zirenean eta dekretuak oraindik indarrean zeuden bitartean, adin txikiko bi haur dituen familia bat etxetik atera dutela salatu du Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak. Hainbat lagun etxegabetzea eragoztea gerturatu badira ere, "familiak 5 minutu soilik izan ditu bere gauzak etxetik jasotzeko", jakinarazi du sindikatuak.

BOEk etxebizitzaren errege lege-dekretuen indargabetzea argitaratu du

Bi lege-dekretuak ofizialki indargabetuta daude dagoeneko eta ezingo dira aplikatu, Kongresuko bozketetako emaitzak argitaratu baititu dagoeneko BOEk.

PSOEren ezkerreko alderdiek zalantzaz eta tentuz jaso dute hauteskundeak aurreratzeko aukera

Igande honetan bilera egingo dute Sumar osatzen duten alderdiek. Oraingoz, ez dute aurreikusten hautagaiaren edo hautagaitzaren markaren berri ematea. Gainera, ez da argitu oraindik hauteskundeetarako Podemosekin bat egiteko aukerarik izango duten ere.

Bestalde, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiaren esanetan, kaleko jendeak "ez ditu hauteskundeak nahi, irtenbideak baizik". Ildo horretan, "makina behartzeko" eta "hilero" etxebizitza dekretu "anbiziotsu" bat onartzeko eskatu dio Gobernuari.

Hauteskundeei buruzko erabakia "burua hotz" duela hartzeko gomendatu dio Rufianek Sanchezi

Esquerra Republicanak (ERC) Kongresuan duen bozeramaileak, Gabriel Rufianek, gogorarazi du "botoa emateko moduko ezer" ez dagoela PSOEren ezkerrean, eta beraz, "gehitzeko ezer" ez daukala gogorarazi dio Pedro Sanchezi. Hori dela eta, hartu beharreko erabakia "buruz hotz duela" hartzeko eskatu dio. 

Kaleko protestak Kongresu barrura ere iritsi dira

Bozketak amaitu direnean eta diputatuak irtetan hastera zihoazenean, hainbat aktibista aretora sartu dira esku-orriak jaurtiz eta funts putreen aurka oihuak eginez.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Maizterren Sindikatuak Soleko kanpaldia mantendu du

Alicia del Rio sindikatuko bozeramaileak azpimarratu du "herriaren botereak eztanda" egin duela eta hori "geldiezina" dela. Hedabideen aurrean egindako agerraldian alderdi politiko guztiak kritikatu ditu; eskuina, dekretuei ezezkoa emateagatik; eta ezkerra, "etxebizitzaren arazoak konpontzeko ez direlako "gai izan".

Bere hitzetan, "amaitu da politikarien garaia, baina ez politikariena". "Politika kaletik, jendearen politika" egiteko garaia dela uste du.

Bustinduy ministroaren ustez, eskuinak "akatsa hauteskundeetan ordainduko du"

Kongresuko bozketen ostean, Sumerreko ministro guztiak elkarrekin agertu dira hedabideen aurrean Pablo Bustinduy Eskubide Sozialetako ministroa buru zutela. Bere hitzetan, eskuindarrek "errentarien beso politiko bezala jokatu dute" euren "hautesleen aurka", eta herritarrei kalean jarraitzeko eskatu die, "eskubideak aldarrikatuz". 

Ministroak Junts alderdiari aipamen berezia egin dio; "akatsa hautestontzietan ordainduko" duela esan du eta "bere espazio politikoa desagertzea" ere eragin dezakeela aurreikusi du.

MADRID, 02/10/2026.- El ministro de Asuntos Sociales, Pablo Bustinduy (2i) atiende a la prensa tras el pleno en el que han sido rechazados los decretos de vivienda del Gobierno celebrado este viernes en el Congreso. EFE/J.J. Guillén

Hausnartzeko denbora hartu du Sanchezek

Moncloa jauregiko iturriek lasaitasuna eskatu dute. Azaldu dutenez, Pedro Sanchez presidenteak denbora bat hartuko ditu Kongresuan gertatu denaz hausnartzeko eta asteburuan erabakiko du, alderdi barruko jende ugarik eskatzen dion bezala, hauteskundeak aurreratu, ala aurrera jarraitu.

Feijóo: "Inkestak jarraituz diseinatutakoa izan da gaur ikusi dugun guztia"

Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruzagiak agerraldia egin du hedabideen aurrean eztabaida eta bozketak amaitu direnean eta salatu du Gobernua "hauteskundeetan pentsatuz" mugitu dela egunotan. Bere ustez, Kongresura eramandako bi dekretuek "ez diote ez Maricarmeni ez inori laguntzen". Hori esanda, hauteskundeak deitzeko erronka bota dio Sanchezi eta prest dagoela adierazi du.

Kongresuak bigarren dekretua ere atzera bota du

Kasu honetan aldeko 166 boto eta kontrako 184 izan dira. Iragarrita zegoen bezala, PPk, Voxek, UPNk, Juntsek, EAJk eta Coalición Canariak eman dute kontrako bozka.

Greba orokorra eskatzen duten oihuak, lehen dekretua indargabetu ostean

Lehen dekretuaren indargabetzeak Kongresutik kanpo bildutako jendetzaren animoak piztu ditu. Horietako asko Solera itzultzen hasi dira martxa batean, bigarrenaren bozketa amaitu arte itxaron gabe. Tartean, bihar, larunbateko manifestaziora arte kanpaldia mantentzea eskatzen zuten ahotsak entzun dira. Hala ere, oihurik ozenena greba orokorra deitzea eskatzen duena izan da. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Lehen dekretua bertan behera gelditu da Kongresuan

172 diputatuk alde bozkatu dute eta 178k aurka. Beraz, etxebizitzari buruzko lehen dekretuak ez du Kongresuko proba gainditu. Espero bezala, PPk, Voxek, UPNk eta Juntsek kontra bozkatu dute.

Hasi da lehen dekretuaren bozketa

Diputatuek ahoz gora bozkatu behar dute, baiezkoarekin, ezezkoarekin edo abstentzioarekin. Aurreikusi bezala, Juntseko lehen diputatuek ezezkoa eman diote lehen dekretu horri.

Pedro Sanchezek hartu du hitza

Bozketari ekin aurretik Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hartu du hitza. Diputatuei koherentzia eta herritarrengan pentsatzeko eskatu die, kalkuluak alde batera utzita. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen ministroak hitza hartu du berriro

"Akats politiko larria egiten ari dira eta beren jendeak hautestontzietan ordainaraziko die".

PPk PSOEren aurka egin du

Sergio Sayas PPko diputatuak Sanchezen Gobernuaren aurka egin du. Horren esanetan, egungo gobernuaren balantzea "suntsitzailea" da eta etxebizitza erostea milioika espainiarrentzat "ezinezko misioa" da.

Kongresuak bi etxebizitza dekretuak atzera botako dituela asumitu du PSOEk

Montse Minguez PSOEko diputatuaren esanetan, gaur bi dekretuak atzera botata ere, "etxebizitzaren arazoa ez da desagertuko". 

Voxek aurka bozkatuko du

Jose Maria Figaredo Voxeko diputatuaren arabera,  Sanchezen Gobernua da "Espainiako historiako gezurtiena" ez ezik, espainiarrei "kalte gehien" eragin diena.

Sumarrek bigarren dekretua ere defendatu du

Alberto Ibañez Sumarreko diputatuak gaur Kongresuan bozkatuko dituzte bi etxebizitza dekretuak defendatu ditu: "Bi dekretuak dira garrantzitsuak, herritarrek bien alde bozkatzeko eskatzen digute". Gaineratu duenez, gaurkoan diputatuek jendearen edo etxejabeen aldean dauden erabaki behar dute.

ERCk bigarren dekretuaren aldeko babesa defendatu du

Etna Estrems ERCko diputatuak adierazi duenez, dekretuen aurka bozkatzen duten alderdiak izango dira hemendik aurrera gertatzen diren etxegabetzeen erantzuleak.

Bigarren dekretuaren eztabaidan ez parte hartzea erabaki du Juntsek

EH Bilduk bi dekretuak babestuko ditu

EH Bilduk bi dekretuen alde bozkatuko duela berretsi du Oskar Matute EH Bilduko diputatuak. Ez direla nahikoak onartu arren, "funtsezkoak" eta "oso beharrezkoak" direla nabarmendu du.

EAJk bigarren dekretuaren aurka bozkatuko duela berretsi du 

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Espainiako Gobernuari aurpegiratu dio etxebizitzaren inguruko neurriak lege-dekretu bidez onartu izana, eta Kongresuko eztabaidari izkin egitea. Gainera, talde guztiekin hitz egin ez izana aurpegiratu dio Sanchezen Gobernuari. "Telefonoa hartu eta talde guztiekin hitz egitea izango zen gutxienekoa", gehitu du.

BNGk bigarren dekretuaren alde bozkatuko du

Bigarren dekretuaren aurka bozkatuko duela berretsi du Coalicion Canariak

Cristina Valido Coalicion Canariako bozeramaileak bere alderdiak bigarren dekretuaren aurka bozkatuko duela berretsi du. Azaldu duenez, ez dute babestuko alokairu parkea are txikiagoa izatea eragingo lukeelako. 

UPNk hauteskunde orokorrak deitzea eskatu du

Alberto Catalan UPNko diputatuak hauteskunde orokorrak berehala deitzeko eskatu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari. "Gaur bihar baino hobeto", gaineratu du.

Compromisek PSOEren aurka egin du dekretua bitan banatzeagatik

Agueda Mico Compromiseko bozeramaileak, bere aldetik, PSOE gogor kritikatu du etxebizitza neurriak bi dekretuak banatzeagatik. Are gehiago, sozialistak "deseroso" sentiarazten zituen neurriak bigarren dekretu batean sartzea aurpegiratu dio Espainiako Gobernuari.

Hasi da bigarren dekretuaren eztabaida

Pablo Bustinduy Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen ministroak hartu du hitza. Horren esanetan, gaur egun bi etxebizitza dekretuei ezetz bozkatzea "oligarkiaren" interesak defendatzea eta "herriari bizkarra ematea" da. Halaber, diputatu kritikoei, aberria saltzea leporatu die eta azkeen asteetan norekin hitz egin duten publikoki adierazteko eskatu die. 

Amaitu da lehen dekretuaren eztabaida

PPk bi dekretuen aurkako botoa defendatu du

Juan Bravo PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariordeak bere alderdiaren ezezko botoa defendatu du Kongresuaren aurrean egin duen agerraldian. Horren esanetan, aipaturiko bi dekretuek ez dute etxebizitzaren arazoa konpontzen eta ahulenak babesik gabe uzten ditu.

Patxi Lopez (PSOE)

Patxi Lopez PSOEren Kongresuko bozeramaileak Juntsek bi etxebizitza dekretuak erretiratzeko egindako eskariari erantzun dio, Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian. "Ez dugu erretiratuko, ez gaude prest atzerapauso bakar bat ere emateko etxebizitza izateko eskubidearen defentsan", gaineratu du. 

Carlos Hernandez Quero (Vox)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gerardo Pisarello (Sumar)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gabriel Rufian (ERC)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Miriam Nogueras (Junts)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Oskar Matute (EH Bildu)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Maribel Vaquero (EAJ)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ione Belarra (Podemos)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Nestor Rego (BNG)

Nestor Regok BNG alderdiak dekretuen alde bozkatuko duela ziurtatu du, "nahikoak ez" izan arren "beharrezkoak eta premiazkoak" direla iritzita. Horren esanetan, ez da Sanchezen gobernua "salbatzeko" baiezko botoa, "etxebizitza duina izateko eskubidea lortzeko zailtasun handiak dituzten milaka pertsona salbatzeko baizik".

Cristina Valido (Coalicion Canaria)

Kongresuak etxebizitza dekretuak atzera botaz gero, gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko eskatu dio Cristina Valido Coalicion Canariak Kongresuan duen diputatuak Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari.

Alberto Catalan (UPN)

Iragarkia
18:00 - 20:00

Agueda Mico (Compromis)

Ageda Mico Compromiseko diputatuak PPren, Voxen eta Juntsen aurka egin du: "Boteretsuen laztan batengatik ama bera ere salduko lukete". Aldi berean, gizarte mobilizazioari esker, "PSOEk zortzi urtetan ekarri ez dituen" neurriak gaur Kongresuak bozkatuko dituztela esan du. 

Ehunka pertsonak Sol plazatik Kongresurako bidea abiatu dute

Iragarkia
18:00 - 20:00

Segurtasun dispositibo zabala Kongresuan, Maizterren Sindikatuak iragarritako mobilizazioaren ondoren

MADRID, 02/10/2026.- Agentes de Policía Nacional blindan los accesos al Congreso, donde este viernes a mediodía tiene lugar la votación de los dos decretos de vivienda aprobados por el Gobierno y que, salvo sorpresa, no saldrán adelante. EFE/ Kiko Huesca

Hasi da etxebizitza dekretuen inguruko osoko bilkura Kongresuan

Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroak hartu du hitza.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Etxebizitza dekretuen bozketa eskua altxatuz egingo dute Kongresuan

PSOE eta Sumarrek egindako eskariari erantzunez, bi etxebizitza dekretuen bozketa eskua altxatuz egingo da. Beste era batera esanda, diputatu bakoitzak hitzez adieraziko du bere botoa. 

Zeintzuk dira epeak Sanchezek hauteskundeak deitzen baditu?

Sanchezek hauteskundeak azaroaren 29rako deitzea erabakitzen badu, Gorteak desegin eta hauteskundeak deitzeko Errege Dekretua urriaren 6an argitaratu beharko litzateke Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Bustinduy: "Sumar edozein agertokitarako prest dago"

Pablo Bustinduy Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen ministroak ostiral honetan azaldu duenez, Sumar edozein agertokitarako prest dago, baita hauteskundeak aurreratzen badira ere, eta Sumar osatzen duten ezkerreko alderdi guztiek igande honetan bilera egingo dutela iragarri du. 

Ezezkotik abstentziora pasatzea eskatu dio Etxebizitza ministroak Juntsi

Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroak ez du amore eman, eta Juntsek "iritziz aldatzea" eta gutxienez bi dekretuetatik lehenengoan ezezkotik "abstentziora pasatzea" espero du. Kongresuko saioa hasi atarian azaldu duenez, "benetako ordua iritsi da" eta diputatuek erabaki beharko dute herritarrekin edo putre funtsekin dauden. 

PSOEk ez du ezer galdutzat ematen eta "azken minutura arte" negoziatuko du

Montse Minguez PSOEko bozeramailearen esanetan, Juntsek bi etxebizitza dekretuen aurka bozkatzea "ulertezina" da. "PSOEk ez du ezer galdutzat ematen azken minutura arte", adierazi du Ser irrati kateari eskaini dion elkarrizketan. 

Monica Garcia, Juntsen ezezkoaren ondoren: "Ezin zaie doan atera"

Juntsek etxebizitza dekretuei emandako ezetzak hauteskundeak aurreratzeko aukera zabaldu du

Eldiario.es egunkariak aurreratu duenez, Pedro Sanchez hauteskunde orokorrak azaroaren 29an deitzea aztertzen ari da. Beste hedabide batzuen arabera, berriz, hainbat ministrok legegintzaldia amaitzeko eta hauteskundeak deitzeko eskatu diote gobernuburuari.

Ez dutela "atzerapausorik" emango ziurtatu du Sanchezek: "Edo gehiengo sozialarekin daude, edo espekulatzaileekin"

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Gobernuak ez duela "atzerapausorik" emango etxebizitzarako eskubidearen defentsan, nahiz eta PPk, Voxek eta Juntsek Ministroen Kontseiluak onartutako dekretuak errefusatu.

Etxebizitza dekretuen bozketa eskua altxatuz egitea eskatu dute PSOEk eta Sumarrek

PSOE eta Sumarreko talde parlamentarioek Kongresuko Mahaiari eskatu diote bi etxebizitza dekretuen bozketa eskua altxatuz egitea, bart Juntsek bi dekretuak baztertuko dituela iragarri eta gero. 

Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen

Iragarkia
18:00 - 20:00

Juntsek etxebizitzari buruzko kontraproposamena aurkeztuko dio gaur PSOEri