Trebiñuko udalerriek Espainiako Gobernuari Arabarekin bat egiteko herri galdeketa eskatzea adostu dute
Horretarako, bozketa egin dute goizean, eta mozioa gehiengo osoarekin atera da aurrera. PPko bi zinegotziak izan dira mozioari ezezkoa eman dioten bakarrak. Argantzongo Udalak, bestalde, arratsaldeko 19:00etan egingo du bozketa.
Trebiñuko Udalak Espainiako Gobernuari Arabarekin bat egiteko galdeketa egiteko baimena eskatzea adostu du.
Horretarako, bozketa egin dute goizean, eta mozioa gehiengo osoarekin atera da aurrera. PPko bi zinegotziak izan dira mozioari ezezkoa eman dioten bakarrak.
1998ko herri kontsultan egin zuten bezala, Trebiñu Araban sartzeko mahaiak gaur egin duen bozketarekin herritarren iritziak jaso nahi izan dute.
Argantzongo Udalak, bestalde, arratsaldeko 19:00etan egingo du bozketa.
Trebiñuko bizilagunak Gasteiztik 15 kilometrora bizi dira, baina Burgosen mende daude. Muga horrek egunerokoa zaildu egiten die, osasun arloan, adibidez.
Hala eta guztiz ere, gaurko bozketak ez du berez ezer erabakitzen, azken hitza Espainiako Ministroen Kontseiluak baitu.