Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionaleko epaileak, gaur, 20 urteko gazte bati, Twitter sare sozialean ETAren ekintzak goratzea egotzita. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketaren harira "iseka egitea" leporatu dio: "lehen astronauta espainiarra" deitu zion Blancori auzipetuak, txio batean. Sakelako telefonoa ere konfiskatu dio epaileak gazteari, eta zortzi urteko erabateko inhabilitazioa ezarri.
Auzipetuak onartu egin ditu ekintza horiek, fiskalarekin akordio batera iritsi ondoren. Marcelo Azkarraga fiskalak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen hasieran, terrorismoa goratzeagatik.
Gaztearen abokatuak inhabilitazio zigorra bertan behera uzteko eskatu du, eta fiskalak ez du baztertu aukera hori. Epailearen esku utzi dute azken erabakia.