TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-1 errepidea itxi behar izan dute Gasteizen istripu baten ondorioz, Donostiarako noranzkoan

Ezbeharra 353. kilometroan gertatu da, eta auto-ilarak sortzen ari dira. Erandion, BI-637 errepideko ilarak konpondu dira dagoeneko, Bilborako noranzkoan.

Istripua A-1 errepidean. Argazkia: @TrafikoaEJGV

A-1 errepidean, 353. kilometroaren parean, Gasteizen eta Donostiarako noranzkoan izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz, errepidea itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortzen ari dira.

Bestalde, BI-637 errepidean, Erandio parean eta Bilborako noranzkoan, errailetako bat itxi behar izan zuen istripu baten ondorioz sortutako auto-ilarak dagoeneko konpondu dira.

Segurtasun Sailak arreta handiz gidatzeko gomendioa eman du, eta gogorarazi du 011 telefonoaren bidez kontsulta daitekeela errepideen egoera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X