Gipuzkoa
Renferen zerbitzua normaltasunera itzuli da Gipuzkoan
AHTrako Gipuzkoako trenbide sarea prestatzeko 10 urtez luzatu diren lanak amaituta, azken hilabeteetan izan diren aldaketak ere amaitu dira. Horrenbestez, aldirietako trenak, distantzia ertainekoak eta distantzia luzekoak ohiko zerbitzua ematen dabiltza.
Eskualdeko mailako ekitaldia egin dute Zaldibiako gurasoek Ordizian, DBH 3. eta 4. mailatako ikasleei eskola garraioa berrezartzea eskatzeko
Txertaguneak itxi dituzte, gripearen eta covid-19aren aurkako 55.000 txerto eman ondoren
Gune horietara hurbildu diren pertsonen % 15ek gutxienez bost urte zeramatzaten txertoa hartu gabe. Txertatutako pertsonen % 52k 60 eta 79 urte artean ditu, baina adin desberdinetako pertsonak ere artatu dituzte egunotan.
Erresuma Batuko The Epiphoni Consort nagusi Tolosako Abesbatza Lehiaketan
Britainiarrek lehen postua eskuratu dute polifonia eta folklore alorrean, bigarren hori 'ex aequo' Esloveniako Academic Choir Tone Tomsic abesbatzarekin batera. Haur abesbatzen artean, Txekiako Kajetan Children's Opera Choir taldea izan da onena.
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
Blocus mugimenduak egindako deialdiaren aurrean jarritako egurrezko oholak kentzen hasi dira igande goizean. Gaua istilurik gabe igaro ondoren, establezimenduetako erakusleihoek ohiko itxura berreskuratzen hasi dira.
Istilurik ez EAEko hiriburuetan, saltokien eta hiri-altzarien aurkako mehatxuak gorabehera
Merkatari eta ostalariek tentsio handiko arratsaldea izan dute, baina azkenean ez da istilurik izan. Ertzaintza eta udaltzainak "erne eta koordinatuta" daude egoeraren jarraipena egiteko.
Polloeko hilerrian 14 pertsonak egiten dute lan, eta honelakoa da horien egunerokoa
Polloeko hilerriak 60.000 metro karratu ditu, eta 10 bat langile arduratzen dira egoera onean mantentzeaz, hilarriak garbitzeaz eta txoko guztiak zaintzeaz. Zenbakiak eta agurtzeko moduak aldatu arren, hilerriek balio handia izaten jarraitzen dute.
Mugako kontrolak Biriatun eta Behobian, manifestazioak direla eta
Frantzia aldera AP-8 autobidetik, Biriatutik, sartzen diren ibilgailuei eragiten diete kontrolek, eta Behobia, Santiago eta Etorbide zubiei, azken hori oinezkoentzat bada ere.
EH Bilduk irabaziko lituzke azaroaren 29ko hauteskundeak EAEn, Soziometroaren arabera
Koalizioak 7 eserleku lortuko lituzke (2023an baino bi gehiago). PSE-EE izango litzateke bigarren indarra, 5 eserlekurekin (oraingo kopuru bera), eta EAJ hirugarren geratuko litzateke, 4 eserlekurekin (bat gutxiago). PPk, laugarren postuan, 2 eserlekuei eutsiko lieke.
Eider Mendozak "arduraz" jokatzeko eskatu die oposizioko alderdiei, Gipuzkoako aurrekontuak onartzeko
Gainera, Gipuzkoako diputatu nagusiak EH Bilduri ohartarazi dio legealdia «bakarrik» amaituko duela, akordioetara batzen ez bada. Aldundiak 1.433 milioi euroko aurrekontu-proiektua aurkeztu du 2027rako, iazkoa baino % 10 handiagoa.
Gipuzkoako Aldundiak 1.433 milioiko aurrekontua proposatu du, gipuzkoarrei “ziurtasuna eta konfiantza” bermatzeko
2026arekin alderatuta, % 10 igo dute aurrekontua. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, helburua da "munduan bizi dugun ezegonkortasunaren testuinguruan muskulu sozial eta ekonomikoa indartzea".
Bi auto eta furgoneta bat kiskali dira Lezoko industrialde batean
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Sagasti industrialdean piztutako sutearen arrazoiak argitzeko.
Ondoeza Gipuzkoako PPn, ez zekitelako Senatura aurkeztuko ez zirenik
Javier de Andresek baieztatu du erabaki hori ez zitzaiola jakinarazi Gipuzkoako egiturari, baina garrantzia kendu dio gaiari, Alberto Núñez Feijook egin bezala.
Alokairu berrien prezioa % 2,1 jaitsi da Euskadin, eta % 7,8 Donostian
Kontratu berrien hileko batez besteko errenta 867,4 eurokoa da, bi hiruhilekoz jarraian behera egin ondoren. Bilbon, aldiz, goranzko joerari eutsi diote prezioek, eta % 7,1 igo dira urtebetean.
Lander Martinez izango da Fronte Zabalaren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua
Koalizioak Rosa Rubiorekin (Gipuzkoa) eta Jose Damian Garciarekin (Araba) itxi ditu bere hautagaitzak Euskadin.
Elkarrekin Podemosek EAJri eta PSEri ohartarazi die ez duela "zerga pribilegiorik" onartuko
Zerga erreformaren harira, EAJk eta PSEk beste alderdi batekin akordioa erdietsi beharko lukete Gipuzkoan eta Araban proposatutako erreforma aurrera ateratzeko, eta, oraingoz, Elkarrekin Podemosi ez zaizkio iragarritako neurriak gustatu. Euskadi Irratiko Faktoria saioan Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echevestek esan du egindako proposamenak "elektoralistak" direla, eta eurekin negoziatu nahiko balute, negoziazioak "hutsetik" hasiko beharko lituzketela.
Shamonda birusaren lehendabiziko kasua atzeman dute Euskal Herrian, Donostialdeko behi-azienda batean
Yoanna Acedo izan dute gaur gogoan Zarautzen, bikotekideak hil eta urtebetera
Udaletxeko bilkuren aretoan egin diote omenaldia indarkeria matxistaren biktimari. Merchek, Yoannaren amak, babesa eskertu eta "familiak justizia egitea" behar duela azpimarratu du.
Nafarroa eta EAE, bizi-kalitate handiena duten erkidegoen buru
Nafarroa da bizi-kalitate onena duen Estatuko autonomia erkidegoa. Euskal Autonomia Erkidegoa hirugarren postuan dago; eta bien erdian Errioxa ageri da.
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bi enpresek demanda judiziala aurkeztu zuten duela urtebete, eta 13,7 milioi euro eskatu zizkioten Udalari, Zaldunbordako lursailetan proiektua geldiarazteak eragindako ustezko kalte ekonomikoengatik.