Gipuzkoa
"Justiziarekiko errespetua" eskatu du Garridok, terrorismo delitua egotzita espetxeratutako bi lagunen auzian
Laura Garrido PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, zuhur jokatu behar dela eta justiziari bere lana egiten utzi behar zaiola nabarmendu du. Dena den, azken denboran "inboluzio" bat ikusten du buruzagi popularrak.
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
Auzitegi Nazionaleko epaileak atera dituen autoen arabera, nahikoa zantzu daude kautelazko neurri hori hartzeko eta uste du arriskua dagoela ikertuek justiziaren ekintzatik ihes egiteko, delitu gehiago egiteko eta hasierako fasean dagoen ikerketaren frogetan esku hartzeko. Atxilotuen abokatuak EITBri esan dio ez dagoela frogarik eta "antolaketa politikoaren aurkako eraso larria" dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan 35 pertsona hil ziren 2025ean, aurreko urtean baino % 9,4 gehiago
Igoera puntual hori gorabehera, errepidean izandako heriotzaen kopurua ia % 65 jaitsi da azken bi hamarkadetan (101 hildako izan ziren 2005ean).
Gipuzkoako udalerrien arteko liga birtuala abiatuko du Aldundiak, zahartze osasungarria sustatzeko
Erronka urriaren 26tik abenduaren 15era egingo da. Gipuzkoako udalerri guztietara iristea eta gutxienez 3.000 pertsonak parte hartzea da helburua, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez.
Gripearen aurkako txertoa hitzordurik gabe non hartu?
Gaur hasiko dira martxan, eta bi astez egongo dira zabalik, azaroaren 1era arte. Txertaguneak osasun-zentroetako zita bidezko txertaketaren osagarri dira, eta ordutegi zabalak izango dituzte.
Bi pertsona zauritu dira Tolosan, bi autok talka eginda
Istripua 15:55ean jazo da, N-1 errepidean, Tolosa parean, eta, ondorioz, ibilgailuetako bi bidaiari Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Donostiako autobus geltoki eraberrituak sarbide berria izango du kanpoaldetik
Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Javier Hurtado izango dira PSE-EEren zerrendaburuak Kongresurako
Senaturako zerrenden lehen postuetan Daniel Senderos, Alberto Albistegui eta Txema Oleaga egongo dira. PSE-EEk "pisu politiko nabarmena" duten profilen alde egindako apustua azpimarratu du.
Mendoza: "Podemosekin eta PPrekin akordioak lortzeko gai izan gara, EH Bildu geratu da itun handietatik kanpo"
Gipuzkoako ahaldun nagusiak, era berean, azaroaren 11ko etxebizitzaren aldeko greba orokorrari buruz esan du "liskarrak" utzi eta arazoari "eskutik helduta" aurre egin behar zaiola.
Richar Vaquero, Miren Echeveste eta David Rodriguez, Ahal Duguren hautagaiak foru hauteskundeetan
Faxismoa eta hari aurre egiteko estrategiak jorratu dituzte GKSk eta IASk antolatutako topagunean
Sozialismoaren aldeko borroka hauspotzeko konpromisoa erakutsi dute, eta faxismo eta totalitarioari aurre egingo dion horma izango direla aldarrikatu dute. Seigarren urtez, lau egunerako bildu dira milaka gazte, Gazte Topagune Sozialistan.
EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Donostiako Alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu
Hurrengo hauteskundeetan, Nerea Kortajarena izango da Donostiako alkate izateko lehian. Foru Aldundirako, berriz, ez da aldaketarik izango, Maddalen Iriarte aurkeztuko baitute diputatu nagusi izateko hautagai. Babes zabalarekin aukeratu dituzte udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburuak.
Giro egonkorra eta 20 ºC-tik gorako maximoak izango ditugu asteburu luzean
Astelehena izango da egunik argi eta epelena, termometroak 25 ºC-ra igoko baitira ia leku gehienetan. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur zeruan, eta ez da baztertzen gauean tantaren bat botatzea. Igandea motelagoa izango da ipar partean, baina ez da euririk espero.
20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Pasaian bikotekide ohia hil zuen gizonari
Aldeak akordio batera iritsi dira ostegun honetan Gipuzkoako Auzitegian egin den epaiketaren atariko auzi saioan.
Isiltasuna apurtzen: Maialenek nahasmendu bipolarra du, eta honela egiten dio aurre gaixotasunari
Maialen Mendinueta Legazpikoa da, ortodontista, eta bi seme-alaba ditu. 17 urte zituela izan zuen lehen agerraldia eta, urteetan zehar, ospitaleratzeak, beste hainbat krisi eta depresio bat bizi izan ditu. Duela urtebete baino gutxiago, 2. motako nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten. 2021ean, isiltasuna hautsi eta bere bizipenak sare sozialetan kontatzea erabaki zuen, berak bezala gaztetatik buruko gaixotasuna dutenei laguntzeko asmoz.
Euriteek ur-putzu handiak utzi dituzte Hego Euskal Herriko hainbat herritan
Ipar-mendebaldeko fronte batek prezipitazio handiak ekarri ditu eta tenperaturak jaistea eragin du. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-ekialdean abisu horia ezarri dute prezipitazio handiengatik.
Kadeteen bi partidatan izandako"ezohiko" emaitzak Fiskaltzara eraman ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak
Susmopean dauden bi partidak pasa den maiatzean jokatu ziren, Kadete Mailako Euskal Ligarako igoera faseko azken jardunaldian. Anaitasuna eta Martuteneren artekoa 16 eta 1eko emaitzarekin amaitu zen, eta Arrupe Cheminade eta Danena taldeen artekoa, berriz, 15-1eko markagailuarekin.
Hiru gizon gaztek eraso fisikoa eta sexuala egin diote neska adingabe bati Zumaian
Erasoa igande goizaldean egin zioten. Zumaiako Udalak, bestalde, gertatutakoa deitoratu eta babes eta elkartasun osoa helarazi die erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta ingurukoei. Mugimendu Feminstak, bere aldetik, manifestazioa deitu du ostiralerako, erasoa gaitzesteko.
Jon Agirre legazpiarraren belarri tortillak nazioarteko lehiaketa bat irabazi du
Goiherri jatetxeko sukaldariak patata tortillaren eta belarriaren arteko fusioa aurkeztu du IV. Nazioarteko Patata Tortilla Txapelketan. Lehiaketa Alacanten egin dute.
Abian da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Gaur hasi dira herritar zaurgarrienak gripearen txertoa hartzen, beren osasun-etxeetan. 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoa dutenak, haur txikiak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, besteak beste. Dagoeneko Osakidetzak 100 mila zita baino gehiago eman ditu datozen egunetarako. Gainera, aurten aurrenekoz txertaguneak jarriko dira EAEko hiru hiriburuetan, txanda eskatu beharrik gabe txertoa jartzeko.