Hiru mutil gaztek eraso fisikoa eta sexuala egin diote neska adingabe bati Zumaian
Erasoa igande goizaldean gertatu zen. Zumaiako Udalak, bestalde, gertatutakoa gaitzetsi eta babes eta elkartasun osoa helarazi die erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta ingurukoei. Mugimendu Feminstak, bere aldetik, manifestazioa deitu du ostiralerako, erasoa gaitzesteko.
Hiru mutil gaztek neska adingabe bati Zumaian egindako "eraso sexual eta fisikoa" ikertzen ari da Ertzaintza, baina oraingoz ez du inor atxilotu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturri berak zehaztu du erasoa igande goizaldean jazo zela Gipuzkoako udalerri horretan, gertatutakoari buruzko informazio gehiagorik eman gabe.
Zumaiako Udalak, bestalde, erasoa gaitzetsi du bere webgunean argitaratutako ohar batean. Bertan, babes eta elkartasun osoa helarazi die erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta ingurukoei. Udalak, gainera, gaztearen eskura jarri ditu gisa horretako erasoetarako dituen baliabide guztiak, eta azpimarratu du ez duela onartuko "emakumeen aurkako inolako erasorik".
"Indarkeria sexistak erasotzaileak eta erasotuak ditu, noski, baina ez dira deskuiduan gertatzen, alegia, ez dira kasu isolatuak; emakumeen aurkako indarkeria erabiltzen duen sistema baten emaitza dira, egiturazko indarkeria matxista da", esan du Udalak bere oharrean.
"Erakundeen erantzukizuna da herritarren giza eskubideak bermatzea, eta Zumaiako Udalak berretsi egiten du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurkako borrokan duen konpromiso politikoa".
Era berean, herritar guztien inplikazioa eskatu du, "gutako bakoitzaren jarrera erabakigarria izan daitekeelako erasoak saihesteko orduan".
Horiek horrela, Udalak iragarri du bat egingo duela datorren ostiralean, urriaren 9an, Zumaiako Mugimendu Feministak deitutako manifestazioarekin. 18:00etan egin dute hitzordua, Beheko plazan, eta herritar guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Harri puska handi bat hormatik askatu eta lurrera erori da Eako kaian
Ostegun honetan sartuko da indarrean etxebizitza dekretu orokorra, eta azaroaren 15ean, alokairuen gainekoa
El Niño "Godzilla" hemen da eta historiako bortitzena izan liteke
Gutxienez hiru kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako noranzkoan
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda