Gipuzkoa
Giro aparta Lazkaon, Kilometroak festaren edizio borobilean
Aurtengo Kilometroak berezia zen, eta igarri egin da. Lazkaon, festa aurrenekoz, 1977an, ospatu zuen herrian, egin dute Gipuzkoako ikastolen aldeko 50. jaia. Eguraldia lagun izan dute, gainera.
Kilometroak bere sorterrira itzuli da 50. edizioan
Kilometroak jaiak 50. edizioa du aurtengoa. Euskal Herri mailan, ikastolen aldeko festa antolatzen lehen lurraldea izan zen Gipuzkoa. 1977an ospatu zen lehenbizikoz, Lazkaon eta Beasainen..
Kilometroak festaren urteurren borobila ospatzen ari dira gaur Lazkaon
Gipuzkoako ikastolen jaiak 50 urte bete ditu aurten, eta Ikastolen Elkarteak "sorterrira" itzuli nahi izan du. "Ibilian-ibilian, buelta!" lelopean, gustu guztientzako egitaraua ondu dute antolatzaileek. Besteak beste, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Skabidean taldeen kontzertuez, Go¡azenen ikuskizunaz eta bertsolariez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Tarte luzez ateri eutsiko diola iragarri du Euskalmetek.
Adegik ezkortasun handia antzeman du Gipuzkoako enpresetan, batez ere industrian
Patronalak % 2 eta % 2,5 arteko BPGaren hazkundeari eutsi dio 2026rako, baina zerbitzuek bultzatuko dute ia erabat.
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Urriak kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiaz gozatzeko proposamen ugari ekarriko ditu Euskal Herrira. Azokak, jaialdiak, erakusketak, ikuskizunak, tradizioak, aire zabaleko egitasmoak... Denetik izango da datorren astean aukeran.
Hondarribian gertatutakoa ekidin zitekeela eta gizarteak porrot egin duela adierazi du Igor Enparan alkateak
Udaltzain batek 46 urteko gizon bat tiroz hil eta biharamunean, alkateak ikerketa inpartziala egin dadila eskatu du gertaturikoa argitzeko.
Arrasateko Udalak bertan behera utzi ditu ur kontsumorako murrizketak, iturriko ura edan daiteke eta
Udalak eta Gipuzkoako Urak erakundeak egindako azterketen emaitzen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du iturriko ura edan daitekeela.
Lau gazte atxilotu dituzte Andoainen hainbat tren bagoitan pintaketak egitea egotzita
Andoaingo Renferen geltokian grafitiak egiten harrapatu ditu gaur Ertzaintzak. 18 eta 22 urte bitarteko gizonezkoak dira atxilo hartutakoak.
AP-8a itxita egongo da gauez astelehen eta asteartean, Usurbilen, Donostian eta Oiartzunen, Irungo noranzkoan
Autobidearen sistemak eta tunelak mantentzeko lanak egin behar dituzte, eta horrek eragin du itxiera. GI-20 eta GI-40 errepideak erabili beharko dituzte ibilgailuek.
Ur edangarria hornitzeko zisterna-kamioa gaur goizean iritsi da Arrasatera
Bihar ere bertan izango da, bizilagunek ur botilak bete ditzaten. Izan ere, iturriko ura edan ezinik jarraituko dute gutxienez asteartera arte. Hodiak garbitu dituzte dagoeneko, baina uraren kalitatea bermatzeko 72 orduko epea ezarri du Osasun Sailak, analisien emaitzak izan arte.
Pello Guibelalde Adegiren presidente ohia hil da, 82 urterekin
Heko, Oarsoaldean eta Baztanen erabili ahal izango den euskal moneta
EH Bilduko militantziak aho batez babestu ditu udal eta foru hauteskundeetarako proposatutako hautagaiak
Nafarroako presidentetzarako hautagaitzak, EAEko hiru foru aldundietakoek eta Hego Euskal Herriko hiriburuetakoek militanteen % 90etik gorako babesa jaso dute.
Asteburuan babes neurriak indartuko dituzte Orio parean su hartu duen itsasontziaren kontura
"Go! azen" telesailak 2026ko Abadia Saria jasoko du
Pausokak EiTBrentzat ekoitzitako telesailak gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik egindako lana aitortu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
"Egoera kontrolpean" Orion itsasontzi batek su hartu ondoren
Oraingoz ez dute erregai isuririk atzeman. Orioko Udalak jakinarazi duenez, "datozen egunetan prebentzio- eta babes-neurriak mantenduko dira, ingurunea zaintzeko eta balizko isurketak saihesteko".
Orion su hartu duen arrantza-ontzia okertu eta erdi hondoratu egin da itsasoan
Sutearen ondorioz, bi pertsona Donostia Ospitalera eraman dituzte eta beste bat Orioko anbulatorioan artatu dute.
Dantzaren bidez "nazio gisa etorkizunerako jauzia" irudikatuko du Gure Eskuk urriaren 25ean
Euskal Herriko zazpi hiriburuetan, aldi berean, 'Zazpi jauzi' dantzatzeko gonbidapena egin du, Euskal Herriaren "nazio izaera aldarrikatzeko".
Mendozak eskua luzatu dio oposizioari akordioak bilatzeko bidean aurrera egin ahal izateko
EH Bilduri, baina, egotzi dio, "bere borondatez", gehiengoak hitzartutako itunetatik kanpo geratu dela.
Donostiatik Bilboko aireportura goizeko lehen orduan joateko autobus zerbitzua izango da urte osoan
Urriaren 1etik aurrera, linea horretako neguko ordutegia indarrean sartzen denean, Donostiatik 04:15ean aterako da lehen autobusa Loiutik irteten diren lehen hegaldietara garaiz iristeko.