GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrasateko Udalak bertan behera utzi ditu ur kontsumorako murrizketak, iturriko ura edan daiteke eta

Udalak eta Gipuzkoako Urak erakundeak egindako azterketen emaitzen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du iturriko ura edan daitekeela.

Ur hornidura sisteman gertatutako matxurak eragin ditu murrizketak. Argazkia: Europa Press

Konpondu egin dituzte iturriko urarekin pasa den ostegunetik Arrasaten izandako arazoak, Udalak astelehen honetan ohar bidez jakinarazi duenaren arabera. Udalak eta Gipuzkoako Ura erakundeak egindako azken azterketa mikrobiologiko zein kimikoen emaitzak ikusita, ura edangarria da eta kalitate estandar guztiak betetzen ditu.

Hori dela eta, Arrasaten iturriko ura ez edateko gomendioa eta ezarritako behin-behineko neurri guztiak bertan behera geratu dira.

Pasa den ostegunean hasi ziren arazoak. Zubillaga auzoko ur-horniduran izandako matxura baten ondorioz, udalerriko hornidura-sisteman lokatzarekin zikindutako ura sartu zen. 

Arazoak iraun bitartean, Udalak ur botilak banatu ditu eta zisterna-kamioi bat jarri du herritarren eskura. 

Halaber, Arrasateko Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei zein udal langileei azken egunetako "egoera konplikatuan izandako jarrera eredugarriagatik". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X