KONEXIO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegaldi zuzenak egongo dira Biarritz eta Malaga artean datorren maiatzetik aurrera

Easyjet konpainiak bi hegaldi eskainiko ditu astean (astelehenetan eta ostiraletan), maiatzaren 7tik aurrera. Hegazkin txartelak dagoeneko erosi daitezke. 

biarritz aireportua aeropuerto
Easyjeteko hegazkin bat Biarritzeko aireportuan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Kostu txikiko Easyjet hegazkin konpainiak Biarritz eta Malaga hiriak lotuko ditu datorren maiatzetik aurrera, Lapurdiko aireportuak astelehen honetan ohar bidez jakinarazi duenez. Gaur gaurkoz, Biarritzetik Espainiako hiri batera egongo den hegaldi erregular bakarra izango da. 

Astean bi hegaldi eskainiko ditu konpainiak maiatzaren 7tik irailaren 24ra: astelehen eguerdietan eta ostiral arratsaldetan. 

Hegazkin txartelak dagoeneko erosi daitezke Biarritzeko aireportuaren webgunean edo konpainiaren webgunean, 41 eurotik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X