Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribarri Ganboako urtegiak duela urtebete baino % 7 ur gutxiago du, eta Urrunagakoak % 4 gutxiago

Azken hilabeteetako prezipitazio faltak eta tenperatura altuek bi urtegi horien betetze maila txikitu dute, eta Uribarrikoak 92,1 hektometro kubo ur ditu bilduta uneotan, hau da bere edukieraren % 62,9.  

EMBALSE ULLIBARRI-GAMBOA
Artxiboko argazkia

Arabako Uribarri eta Urrunaga urtegiek —Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituzte— iazko irailean baino ur gutxiago dute: lehenengoan % 7,4 txikitu da ur maila, eta bigarrenean % 4,7. 

Azken hilabeteetako prezipitazio faltak eta tenperatura altuek bi urtegi horien betetze maila txikitu dute, eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak zabaldutako datuen arabera, Zadorrako urtegi nagusiak 92,1 hektometro kubo ur ditu bilduta uneotan, hau da bere edukieraren % 62,9.  

Azken astean ur maila % 2 txikitu du Uribarrik, eta azken hamabi hilabeteetan % 7,4.

Bere anaia txikia denak, Urrunagak, tamainaren erdiarekin, 42,6 hektometro kubo ur ditu bilduta, alegia, bere edukieraren % 59,3. Joan zen astean gaur baino % 1 handiagoa zen Urrunagako ur maila, eta 2025eko irailean % 4,7 handiagoa.  

Dena den, Urrunagako urtegian ur maila Uribarrikoan baino txikiagoa izan ohi da, Iberdrolak bertako ura erabiltzen baitu Barazar inguruan energia sortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X