Nafarroa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko herritarrek Itzaletik Argira proiektuaren alde egin dute Erorien Monumentua eraberritzeko

Itzaletik Argira proiektuaren asmoa da eraikinaren alboko arkuteriak kentzea, eta kriptaren tokian kristalez inguratutako bolumen berri bat sortzea. Kupularen parean, berriz, kristalezko begiratoki bat proposatzen du, terraza baten antzekoa. 

Itzaletik argira Erorien Monumentua Iruñea

Iruñeko herritarrek Itzaletik Argira proiektuaren alde egin dute Erorien Monumentua eraberritzeko, ekainean egindako galdeketaren arabera. Emaitzen berri gaur bertan eman du Iruñeko Udalak.

Itzaletik Argira deiturikoa, OM ARQ SLP, Voila! izeneko estudioak eta Tesela SM enpresak aurkeztu zuten, eta proiektu horren asmoa da eraikinaren alboko arkuteriak kentzea, eta kriptaren tokian kristalez inguratutako bolumen berri bat sortzea. Kupularen parean, berriz, kristalezko begiratoki bat proposatzen du, terraza baten antzekoa. 

Iragan ekainean abiatutako parte-hartze prozesuaren emaitzak jasota, obra proiektua idazteko proposamena hautatuko dute orain. Horretarako, alde batetik, kontuan hartuko dute herritarrek betetako galdetegietan proiektuek lortutako puntuazioak. Bestalde, Nazioarteko Lehiaketako proiektu finalistek izandako puntuazioak ere aztertuko dituzte.

Bi proposamen horiek (Itzaletik Argira eta Harriak Hitz) aukera izango dute oraindik ere beren egitasmoetan hobekuntzak egiteko, epaimahaiaren txostenaren eta herritarren kontsultaren bidez jasotako informazioa lagun izanik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X