NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3,6 graduko lurrikara batek Iruñerria astindu du

Espainiako Institutu Geografikoaren arabera, epizentroa Arangunenen izan du, hiru kilometroko sakoneran.

Espainiako Institutu Geografikoa

3,6 graduko lurrikara izan da gaur goizean Iruñerrian, Espainiako Institutu Geografikoak jakinarazi duenez. Dardara 10:49an gertatu da eta Arangurenen izan du epizentroa, hiru kilometroko sakoneran. 

Iruñean ez ezik, Iruñerrian ere sentitu dute astindua, baina baita Eguesibarren ere, Sarrigurenen eta Olaitzen kasu. 

Oraingoz ez dute balizko kalteen inguruko datu zehatzik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X