Albiste izango dira: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena, abisu horia euriagatik eta taxilarien manifestazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urriaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena: 1936ko urriaren 7an sortu zen lehen Eusko Jaurlaritza, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuena. Gaur asteazkena, 90 urte geroago, urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo dute Gernika-Lumoko Batzar Etxean, Imanol Pradales lehendakaria buru izango dela.
- Abisu horia euriagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur arratsaldeko 15:00etan, prezipitazio handiengatik, ordubetean metro koadroko 15 litro (l/m²) baino gehiago bota ditzakeelako.
- Taxi gidarien manifestazioa Donostian: EAE osoko taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian, VTC ibilgailuen kontrol handiagoa eskatzeko eta UBER bezalako plataformek araudia "urratzen" dutela salatzeko.