Garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian VTCen gaineko kontrol handiagoa eskatzeko

EAE osotik iritsitako txailariek zutabeak osatuko dituzte, Boulevarden elkartu eta protesta egiteko. UBER bezalako plataformek ez dutela araudia betetzen salatuko dute.

(Foto de ARCHIVO)

Taxis en Vitoria-Gasteiz



REMITIDA / HANDOUT por AYTO. VITORIA-GASTEIZ

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/6/2026
Taxiak Gasteizen. Argazkia: EFE

EAE osoko taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian, VTC ibilgailuen kontrol handiagoa eskatzeko eta UBER bezalako plataformek araudia "urratzen" dutela salatzeko.

Protesta goizeko bederatzietan hasiko da. Ibaetako campusaren ondoan dagoen Europa plazatik taxi zutabe bat abiatuko da, eta beste bat Bidebietako ainguraren biribilgunetik. Ondoren, Boulevardean elkartuko dira.

Donostiako Udaletik, Jon Insausti alkateak taxilariei erantzun die Udalak bere zatia betetzen duela, VTCak ikuskatzen dituela eta eskumena autonomikoa dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X