Guggenheim museoak 24.400 bisitari jaso ditu Aste Santuan
Guggenheim Bilbao Museoak 24.400 bisitari izan ditu aurtengo Aste Santuan, ostegunetik astelehenera bitartean, eta egunik jendetsuena ostirala izan da, 6.731 bisitari jasota, museoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero, % 60 Espainiako Estatutik kanpokoak izan dira; Frantziako Estatutik % 9,3 etorri dira, Alemaniatik % 8,3, Erresuma Batutik % 7,4, Italiatik % 5,2 eta Portugaletik % 3,3.
Bisitariek aldi baterako hainbat erakusketa ikusi ahal izan dituzte, hala nola Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean eta Lurraren Arteak, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanen erakusketa iraunkorra ere.