Erresonantziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk eta Artiumek Gema Intxaustiri buruzko dokumentala estreinatuko dute ostegunean

Erresonantziak euskal emakume artisten lanari ikuspegi kritiko eta historiko batetik begiratzen dien dokumental sailaren hirugarren emaitza da Intxaustiri buruzkoa. Ostegunean, ETB Onera iritsiko da, eta egun berean estreinatuko dute, 18:00etan, Artiumen.
Gema Intxausti artista

EITBk eta Artiumek Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) artistari buruz egindako dokumentala ETB ON plataformara eta Artium Museora bertara iritsiko da ostegunean, hilak 19.

Erresonantziak euskal emakume artisten lana ikuspegi kritiko eta historiko batetik ezagutzen laguntzen duen proiektuaren parte da pieza, eta museoaren, EITBren eta Begira Produkzioak ekoiztetxearen artean partekatutako lantalde baten ardurapean dago.

Ordubete inguruko dokumentalak modu monografikoan jorratzen du Intxaustiren ibilbidea, aurreko biek Esther Ferrer eta Mari Puri Herrerorenarekin egin zuten bezala.

Artiumen lanaren proiekzioa egingo dute asteartean, 18:00etan hasita, eta, bukatutakoan, solasaldia egingo dute Gema Intxaustik berak, Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariak eta Larraitz Zuazo dokumentalaren ikus-entzunezkoaren zuzendari eta errealizazioaren arduradunak.

Gema Intxaustik (Gernika-Lumo, 1966) eskulturaren, marrazkiaren eta ikus-entzunezko narrazioaren esparruetan lan egiten du nagusiki. Arte Ederretan trebatu zen EHUn, eta zineman eta bideoan Erresuma Batuan; abiapuntu horrekin, haren lanak zinemari, musikari eta literaturari buruzko erreferentziak ditu, eta irudiaren, testuaren eta narrazioaren arteko harremanak aztertzen ditu. 2018an, ibilbide artistikoaren Gure Artea saria jaso zuen.

Erresonantziak proiektuaren hurrengo lana Itziar Okariz artistari (Donostia, 1965) eskainiko diote. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X