Agravitasek hasi du bere hegaldia
Arte Ederren Bilboko Museoa zabalik da, berriz eta berri. 2022ko azaroan jarri zuten lehen harria, Agravitas Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek sortutako proiektua gauzatzeko, eta lau urte geroago zabaldu dute berriz Bilboko museoa.
Lehenengo astean, urriaren 6tik 13ra, doakoa izango da bisita, eta erakusketa zentroaren itxura berria bertatik bertara ikusi nahi dutenek Bilbao Museoaren webgunean hartu beharko dute txanda. Aurrerantzean, asteartean egongo da zabalik museoa musu truk, eta gainerako egunetan (astelehenetik igandera) 12 eurokoa izango da sarreraren prezio orokorra.
6.000 metro koadro gehiago ditu museoak orain, hiru espazio nagusitan banatuta: 1945eko eraikinak “museografia klasikoena” eskainiko du, 1970eko areto handian museoaren bilduma garaikideak ikus daitezke, XX. mendearen bigarren erditik aurrerakoak, eta BBKmuseoa, 1.500 metro koadroko galeria diafano berrian aldi baterako erakusketak eta, terrazan, eskulturak erakutsiko dituen espazio berria.
Eskulturak, hain zuzen, protagonismo handia du museoko sarreran, Arriaga Atarian. Haren erdigunean, bilbotar konpositorearen omenez Francisco Durriok sortutako iturria dago; Museo Plazan, Anselm Kieferren Shafo monumentala; eta Eduado Chillida plazatik Atariraino, bisitariei ongietorria ematen diete zenbait obrak, Cristina Iglesias, Richard Serra, Susana Solano, Pello Irazu, Pablo Palazuelo eta Chillidak berak egindakoek.
Erakusketa gelez haratago, museoak hartuko ditu Auditoriuma, Arteder artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroa, heziketa jardueretarako tailerra eta, atikoan, Ikuspuntua, museoan gordeta dauden Jorge Oteizaren obrei buruzko behatokia.
Bilbo