Bilboko Arte Ederren Museoa
"Balerdi. Lerro infinitua" erakusketa zabaldu du Arte Ederren Bilboko Museoak
"Balerdi. Lerro infinitua" erakusketak Kabinetea oraintsu zaharberritutako museoaren erakusketa gunea estreinatuko du. Artistaren 50 lan baino gehiago biltzen ditu.
Albiste izango dira: hauteskunde aurrerapena, etxebizitza dekretuak eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Gaur irekiko ditu ateak publiko guztiarentzat Arte Ederren Bilboko Museo berrituak
Handitze lanak amaituta, eta inaugurazio ofizialaren ondoren, gaur irekiko dituzte ateak berriro. Sarrera doakoa izango da urriaren 13ra arte.
Bildumaren gaineko begirada ezberdin bat eta espazio berriak, Arte Ederren Bilboko Museo berrituan
Agravitasek hasi du bere hegaldia
Arte Ederren Bilboko Museoko ezinbesteko hiru obra berri
Arte Ederren Museoko 43 areto eta espazio berrituta itzuli dira, inoiz erakutsi gabeko 150 piezarekin.
Arte Ederren Bilboko Museoak inaugurazio ofiziala egin du, ia lau urteko obren ondoren
Norman Fosterren bisitaren eta gaurko inaugurazio ofizialaren ostean, bihar irekiko ditu ateak; sarrera doakoa izango da urriaren 13ra arte.
Norman Fosterrek Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu du, inaugurazio ofizialaren bezperan
Norman Foster arkitektoak ideia batean laburbildu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua. "Benetan garrantzitsua ikusten ez duzuna da", esan du eraikina ageriko arrastorik gabe klimatizatzeko aukera ematen duten instalazioei erreferentzia eginez.
Bilboko Guggenheimek eta Arte Ederren museoak sarrera bateratua eskainiko dute prezio merkeagoan
Urriaren 14an jarriko da indarrean, eta lau eguneko epean bi museoak bisitatzeko aukera emango du.
Bilboko Arte Ederren Museoak ateak itxiko ditu igande honetatik urriaren 6ra bitartean
Handitze lanak amaitu ondoren, museorako sarrera doan izango da urriaren 6tik 13ra.
Arte Ederren Bilboko Museoak Placido Arango omenduko du fase berriaren inaugurazioan
Placido Arango izango da Arte Ederren Bilboko Museoaren berrirekitzearen protagonista nagusia, seme-alabek utzitako eta Pradoko Museoarekin batera antolatutako erakusketa bati esker. Erakusketa urriaren 5ean inauguratuko da Arte Ederren Bilboko Museoan, eraikina handitzeko lanak amaitu ondoren.
Euskal Museoaren klaustroa, musika, dantza, zirku, herri kirol eta bertsolaritzaz beterik barikuetan
Publikoak asteazkenean ikusi ahal izango du Arte Ederren Bilboko Museoko atari berria
Museo zaharberritua urriaren 5ean ireki aurretik, publikoak asteazkenean, ekainak 24 (10:00-20:00), ikusi ahalko du, salbuespen gisa eta hitzordua hartu beharrik gabe, eraikinaren atari berria. Francisco de Durriok Arriagaren omenez egin zuen eskultura berriz jarri dute, eta ikusgai daude, halaber, Topalekua, Eduardo Chillidarena, eta Bilbao, Richard Serrarena.
BBK Artearen Ibilbideak animaliak ditu protagonista aurten, eta Bizkaiko 30 udalerritara iritsiko da
Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumako 38 artelanen erreprodukzioak bildu dira, hainbat paneletan. Erakusketan, artista, garai eta teknika desberdinetako aleak daude: margolanak, grabatuak, kartelak, arte aplikatuak... Maiatzaren 11n (Bilbo) hasi, eta abenduaren 9an (Durango) amaituko da, Bizkaiko 30 herritatik igaro ondoren.
Iberdrolaren artelanak, Arte Ederren Bilboko Museoan ikusgai
Bilboko konpainiaren 138 artelan bildu dituzte “Paraleloak eta meridianoak” erakusketan. Zortzi ataletan banatu dituzte: Hastapenak; Natura, urak eta bilbeak; Gorputza eta aztarnak; Lana; Argia; Artista eta haren espazioak; Arkitektura eta eraikuntza; Hiria eta portua. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Denise Scott Brown arkitektoari buruzko atzera begirakoa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak
Denise Scott Brown (Nkana, Zambia, 1931) XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Bidaiari, argazkilari eta aktibistaren lanaren gaineko erakusketa hiru ataletan egituratuta dago: hiria, kalea eta etxea.
Arte Ederren Bilboko Museoak Jose Antonio Azpilkuetaren 12 marrazki jaso ditu
Jose Ignacio Olave arte editoreak eman ditu grabatuok, dohaintzan. Edwar Hopper margolari estatubatuarraren pinturan oinarrituta daude marrazkiok, eta apirilaren 19ra arte egongo dira ikusgai.
Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat
Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak.
Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.
"Hamairu Centaurusera" Sergio Pregoren instalazioa desmuntatzen hasi dira Arte Ederren Bilboko Museoan
Bilboko Arte Ederren Museoan azken hiru urteotan izan den Sergio Pregoren artelana, zuri-beltzezko hamalau puzgarriz osatutako instalazioa, kentzen hasi dira gaur. Museoan egiten ari diren handitze-lanek eragindako hutsunea aprobetxatuz jarri zuten instalazioa, eta, orain, erretiratzeko ordua heldu zaio. Sergio Pregok berak ekin dio lanari. Sortzaile hondarribiarraren instalazio honen memoria eta hari buruzko hausnarketa jasotzen dituen liburua ere argitaratu du Museoak.