Bilboko Arte Ederren Museoa
2023/07/18 - 18:16
Multiverso programako bi bideo berri aurkeztu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak
Mabel Palacínen "Ibilbidea" eta "The Track" (2019) bideo instalazioa aurkeztu dute gaur. Sentsoreak eta irudiak prozesatzen dituen softwarea dituen gidari gabeko auto batez grabatu dute, bertan kamera sistema bat integratuta.
2023/06/27 - 16:52
''aHUTSAK HARTUa'' proiektua sortu dute Xabier Erkiziak eta Maialen Lujanbiok
Proiektua Arte Ederren Bilboko Museoaren eskariz osatu dute. Bi salbuespen egoeratan, konfinamenduan eta handitze lanetan, museoan erregistratutako soinuetatik abiatuta liburu bat eta soinu instalazio bat sortu dituzte.
2023/06/22 - 15:49
Tabakalerak "That Time" aurkeztu du, inoiz antolatutako erakusketarik handiena
Donostiako zentroak eta Arte Ederren Bilboko Museoak antolatu dute erakusketa, batera. Bilboko museoaren bilduma iraunkorra du ardatz, eta 80 artistaren 107 lanek osatzen dute.
2023/05/18 - 12:23
Doako sarrerak, kontzertuak eta tailerrak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako museoek ekitaldiak antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren harira.
2023/03/30 - 18:14
"Topalekua IV" ikusgai dago dagoeneko Chillida Leku
Arte Ederren Bilboko Museoak laga dio Chillidaren eskultura erraldoia Hernaniko museoari, eta 13 tonako pieza bertan egongo da ikusgai Bilboko arte espazioko lanek irauten duten bitartean.
2023/03/03 - 16:06
Chillidaren eskultura bat Arte Ederren Bilboko Museotik Chillida Lekura eraman dute
"Topagunea IV" (1973) eskultura martxoaren 30etik aurrera egongo da ikusgai Hernaniko museoan urtebetez, Bilboko museoko lanak egiten dituzten bitartean.
2023/02/28 - 13:16
Atzoko eta gaurko emakume artistak lotu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak
Bilboko museoak Tamara Garcia Iglesias zinemagileari eskatu dio zortzi artista garaikide museoaren bildumako zortzi artelanen aurrean jartzeko, bideo formatuan genealogia artistikoak lotzeko.
2023/02/02 - 22:45
Zugaza: "Museo handituaren eta digitalaren ateak aldi berean ireki nahi genituzke"
"Museoa handitzearekin batera, erakundearen eraldaketa digitalerako proiektu bat dago, benetan anbizio handikoa", nabarmendu du Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak.
2023/01/26 - 17:38
Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu
Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
2023/01/17 - 16:49
Ukitzeko Artea programako obra berri bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak
"Emakumea eserita" María Blanchard (Santander, 1881-Paris, 1932) lapurtar jatorriko artistaren lana gehitu dute ikusmen urritasuna duten pertsonei arteaz gozatzeko aukera eskura jartzen dien programara.
2022/12/20 - 15:58
Arte Ederren Bilboko Museoak 2022an dohaintza edo legatu bidez jasotako obretako batzuk aurkeztu ditu
Anselmo Guinearen "Emakume nekazaria" (1855) olioa da museoak jaso duen obretariko bat. Guinearen kostumbrismorik onenaren adierazgarri den obra Maria Luz Armentia Garamendi andrearen legatua da.
2022/12/01 - 13:22
Arte Ederren Bilboko Museoko hainbat pieza eta lan berriak, Tabakaleran ikusgai
Tabakalerak inoiz hartu duen erakusketa handiena izango da "That Time. Artearen aroak". Besteak beste, Goyaren, Legerren eta June Cresporen lanak egongo dira, eta ekainean zabalduko dute.
2022/11/17 - 15:58
Nolakoa izango da Arte Ederren Bilboko Museo berria?
% 60 handiagoa izango da Museoa "Agravitas" Norman Fosterren eta Luis Maria Uriarteren proiektua gauzatutakoan. 2024rako egongo da bukatuta, aurreikuspenen arabera.
2022/11/17 - 14:37
Norman Foster arkitekto britainiarrak jarri du Arte Ederren Museo berriaren lehen harria
Ekitaldian "denboraren kapsula" bat lurperatu dute, hainbat objekturekin. Handitze-lanek 45 milioi euroko aurrekontua dute, eta 22 hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
2022/11/17 - 14:11
Norman Foster: ''Beti da plazera Bilbora itzultzea, baina gaurkoa egun berezia da''
Museoaren handitzeaz arduratuko diren arkitektoak, Norman Foster britainiarra eta Luis Maria Uriarte, poz-pozik agertu dira eman zaien lanarekin.
2022/11/17 - 08:51
Albiste izango dira: Euskaraldia, Kupoa onartzea eta Arte Ederren Museoaren erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/10 - 12:05
Ismael Manterola: “Olatu hau pasa arte egon daiteke artelan esanguratsuenak gordetzeko tentazioa”
Arte Ederren Fakultateko dekanoak “Egun On Euskadi” saioan azaldu duenez, artea bozgorailu handi bat da aldarrikapenak egiteko eta normala da horrelako ekintzak egitea. Dena dela, uste du museoek lan horiek babesteko erantzukizuna dutela.
2022/11/07 - 21:52
Zenbait museotan segurtasun neurriak indartu dituzte protesta ekintzak ekiditeko
Bilboko Guggenheim museoa segurtasun neurriak zorroztu dituzten munduko artegune nagusien artean dago. Euskadiko museoetan kezka zabaldu da, aktibisten ekintzak gero eta ugariagoak direlako. Pradoko museoak 2019. urtean klimaren beroketaz ohartarazi nahi zuen kanpaina martxan jarri zuen.
2022/09/28 - 18:43
Arte Ederren Bilboko Museoak Rubensen hainbat zirriborro erakutsiko ditu
Bonnat-Helleu museoak lagatako zazpi lanak urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
2022/09/23 - 14:51
Bilboko Arte Ederren Museoa doan izango da astelehenetik aurrera
Museoaren jarduera publikoa eraikin zaharrera aldatuko da. Eraikinerako sarrera Euskadi plazatik izango da.