Bilduma partekatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu

Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
Bilduma Partekatua bildumako piezetako batzuk, Artium museoan
Bilduma Partekatua bildumako piezetako batzuk, Artium museoan

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du aurten bizirik dauden euskal artisten artelanak erostera.

Laguntza horren baitan, Artium Museoak, Arte Ederren Bilboko Museoak eta Tabakalerak elkarlanean erabaki dute zein artelan erosi; guztira. 18 artistaren 26 artelan edo obra multzo.

Honako artista hauen lanek osotzen dute 2022ko Bilduma partekatua: José Ramón Ais (Bilbo, 1971), Ibon Aranberri (Deba, 1969), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Josu Bilbao (Bermeo, 1978), Leo Burge (Londres, 1991), Esther Ferrer (Donostia, 1937), Elena Goñi (Iruña, 1968), Ibon Landa (Vitoria-Gasteiz, 1994), Laida Lertxundi (Bilbo, 1981), Inés Medina (Cáceres, 1950), Damaris Pan (Mallabia, 1983), Alberto Peral (Santurtzi, 1966), Txuspo Poyo (Altsasu, 1963), José Antonio Sistiaga (Donostia, 1932), Susana Talayero (Bilbo, 1961), Gentz del Valle (Lekeitio, 1957), Begoña Zubero (Bilbo, 1962) eta Alazne Zubizarreta (Arrasate, 1994).

Hirugarren urtez jarri du martxan dirulaguntza hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Pandemia garaian, 2020an, egin zen lehenengoz eta ordutik helburua hirukoitza izan da: "batetik Covid-19ak gogor jotako sektore ezegonkorrean ekonomia arintzea, bestetik ondare historiko artistiko publikoa aberastea eta eguneratzea, eta azkenik museoen eta euskal arte garaikidean espezializatutako zentroen arteko ekintza bateratua eta koordinatua indartzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X