Tabakalera
Oliver Laxek instalazio bat erakutsiko du Tabakaleran
Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa
Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da.
Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta.
Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain).
Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Adinekoen Euskal Estrategiak lehen aldiz landuko du sexu aniztasuna
Adinekoen ongizate integrala sustatzeko, 16 proiektu biltzen ditu Jaurlaritzaren estrategia berriak. Horien artean, berritasunetako bat da Sexu Aniztasunaren eta Generoaren Estrategia, pertsona guztiek, adina edozein dela ere, beren sexualitateari dagokionez aske bizi daitezen.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Behaketa patxadatsu eta arretatsuaren aldarrikapena, Tabakaleran
"Strong back, soft front" Maite González Martínezen bideo eta collageen erakusketa Iñigo Villafranca Apesteguiak komisariotu du.
Martxoaren 2ra arte egongo da ikusgai, "begiratzeko beste modu bat" proposatzen duen bilduma Donostiako zentroan.
Billy Wilderren 32 film emango ditu Tabakalerak 2026ko zinema programaren barruan
“Gipúzcoa” Pio Caro Barojaren dokumentala, Tabakaleran
Maider Lopezen lanaren inoizko erakusketarik handiena, Donostian ikusgai
"Ukitu" erakusketa bikoitza Tabakaleran eta Kutxa Fundazioa Kubo aretoan egongo da ikusgai, otsailaren 1era arte. Donostiar artistaren 25 proiektu biltzen ditu.
Musika: "Arnasa berriz" (Ke Lepo)
Marlene McCarty, "Sasi guztien gainetik", Tabakaleran
Gorputz femeninoaren inguruan eta horrek beste espezie batzuekin duen loturaren inguruan hausnartzeko gonbitak dira artista estatubatuarraren lanak.
Tamaina handiko marrazkiak, batzuk estraktu begetalekin sortutakoak, eta landare biziz osatutako instalazioa daude Euskal Herrian inoiz egin dioten lehen erakusketan. Otsailaren 1ean egongo da ikusgai, Donostiako Tabakaleran.
Musika: "Animalia" (Habia)
Irati Gorostidik "Arcoíris 82" erakusketa inauguratu du Tabakaleran
Erakusketak Aro berria (2025) pelikula filmatzean sortutako material argitaragabea du abiapuntu. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean estreinatuko den filmean, Gorostidik 1980ko hamarkadan Ultzaman (Nafarroa) finkatutako Arco Iris komunitatea du hizpide.
Tabakalerak Hlynur Pálmason zinemagile eta artista islandiarraren erakusketa aurkeztu du
Irailaren 28ra arte egongo dira ikusgai bakarkako erakusketako ikus-entzunezko instalazioak, argazki-sailak, pinturak eta eskulturak. Pálmasonen filmografia osoa eskainiko du Tabakalerak.
Tabakalerak “Urrearen Kimera” filmaren bertsio zaharberritu bat estreinatuko du
Charles Chaplinen pelikula 4K kalitatean itzuliko da pantaila handira ostegunean, ekainak 26, berorren estreinaren mendeurrena ospatzeko.
Oliver Laxe: "Ikusleak gorputzarekin pentsatzea nahi nuen"
Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian
Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.