Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzaren eta museoen ordezkariak eta artistetako batzuk, aurkezpenean
Eusko Jaurlaritzak 21 artistaren 31 lan gehitu dizkio Bilduma Partekatua programari; 300.482 euro bideratu ditu aurten jardunbide horri, aurreko urteetan baino % 50 gehiago, “parekotasuna zainduta betiere, nola inbertsioaren zenbatekoan hala artista kopuruan”.
2020tik, Eusko Jaurlaritzak euskal artisten 205 obra erosi, eta ondare publikora gehitu ditu. Aurrekoetan bezala, margolanak, eskulturak, instalazioak, argazkilaritza eta ikus-entzunezko lanak hartzen ditu Artium Museoko, Arte Ederren Bilboko Museoko eta Tabakalera zentroko adituen osatu duten batzordeak egindako aukeraketak.
Hauek dira lan horien egileak: Mikel Eskauriaza, Gema Intxausti, Manu Muniategiandikoetxea, Susana Talayero, Amaya Suberviola, Gustavo Almarcha, Izaro Ieregi, Gabriela Kraviez, Usoa Fullaondo, Xabier Morras, Mar de Dios, Diego Matxinbarrena, Idoia Leache, Imanol Marrodan, Miren Doiz, Maria Luisa Fernandez, Angel Bados, Jose Ramón Amondarain, Lara Almarcegui, Estanis Comella eta Francisco Ruiz de Infante.