Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian
Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.
Tabakalera kultura garaikidearen Donostiako nazioarteko zentroak "Tabakalera Belaunaldiko" zinemagileak batu ditu gaur, ostiralarekin, "kultura ekosistema paregabean" sortu diren sortzaileak omentzeko eta berorien lana ospatzeko.
Tabakaleraren 10. urteurrenaren testuinguruan, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak berak marrazten duten eremuan hazi diren zinemagileak ohoratu dituzte Prisma espazioan: Jaione Camborda, Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi, Maddi Barber, Maider Oleaga, Mikele Landa, Maria Elorza, Marina Palacio, Mikel Gurrea, Amaia Merino, Aitor Merino, Maider Fernández, Arantza Santesteban, Aitziber Olaskoaga, Sara Fantova, Clara Rus, Itziar Leemans, Tamara Lucarini, María Inês Gonçalves, Andrea Sánchez, Ainhoa Gutiérrez, Joana Moya, Nerea Castro, Zaira Zanguiti, María Monreal, Nagore Eceiza, David Pérez Sañudo, Arriguri, Asier Urbieta, Ainhoa Artetxe, Ainize Sarasola, Maria García Marraco, Maia Iribarne, Alba Lozano, Ione Atenea eta Saioa Miguel.
Tabakalerako zirkuitua (EQZE; Noka, Ikusmira Berriak eta 2deoSerieak programak; Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Laborategia; Euskadiko Filmategia; eta Donostiako Zinemaldia) "zinemagile bakoitzari bere proiektuaren hasierako fasetik azken aurkezpenera arte laguntzeko dago artikulatuta", haren arduradunen hitzetan, eta euskal erakunde publikoen babesa "funtsezkoa" izan da berrori eraikitzeko.
Proiekzioak ostiral-larunbatetan
Tabakalera Belaunaldia proiekzio-zikloa prestatu du Tabakalerak, ekainaren 13 eta 14rako. Programazioan, lau film luze eta film labur bat proiektatuko dira, "belaunaldi hau osatzen duten zinemagileen kolektiboaren aberastasun formala eta ibilbide arrakastatsua erakusteko". Sarrerak Tabakalerako Informazio Puntuan edo bere webgunean eros daitezke.
Ostiralean, Historia de pastores (Jaime Puertas Castillo, 2024, 80') aurkeztuko du zuzendariak berak (17:00), eta 19:00etan Frialdad (Andrea Sánchez, 2024, 12') eta Suro (Mikel Gurrea, 2022, 116') ikusi ahalko dira, zuzendariok bertan daudela.
Larunbatean, 17:00etan, O Corno (Jaione Camborda, 2023, 99') ikusi ahalko da, eta, 19:00etan, El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la misma caja) (Ernesto Martínez Bucio, 2023, 81'), film sarituon (Zinemaldiko Urrezko Maskorra eta Berlinaleko opera prima onena) zuzendariak bertan direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.