Bilboko Arte Ederren Museoa
2022/09/28 - 18:43
Arte Ederren Bilboko Museoak Rubensen hainbat zirriborro erakutsiko ditu
Bonnat-Helleu museoak lagatako zazpi lanak urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
2022/09/23 - 14:51
Bilboko Arte Ederren Museoa doan izango da astelehenetik aurrera
Museoaren jarduera publikoa eraikin zaharrera aldatuko da. Eraikinerako sarrera Euskadi plazatik izango da.
2022/09/02 - 16:42
Francok konfiskatutako bi koadro berreskuratu ditu De la Sota familiak
De la Sota familiak 300 bat artelan zituen gordeta, gehienak Ibaiganen. Gerra Zibilaren ostean, Francok artelan horiek guztiak kendu zizkion familiari.
2022/06/17 - 16:47
Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa berria inauguratuko du astelehenean
Erakusketa berrian garai eta diziplina ezberdinetako artistak bikoteka elkartu dituzte. Astelehenean inauguratuko duten erakusketaren abiapuntua Euskadi plazako sarrera izango da baina irailera arte bi ateak egongo dira zabalik handitze lanak atzeratu egin direlako.
2022/06/14 - 01:45
Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko obraren aurrekontua handitu dute eskaintzarik ez dagoela ikusita
Oraingoz, enpresa bakar batek ere ez du interesik adierazi Bilboko Arte Ederren Museoa erreformatzeko lanak gauzatzeko. Hala, eskaintzak aurkezteko epea uztaila bukaerara arte luzatu dute.
2022/05/18 - 16:43
Museoek euren boterea aldarrikatu nahi dute, Museoen Nazioarteko Egunean
Euren burua ezagutzera emateko eguna da gaur, eta ateak zabaldu dizkiote bisitariari, kasu askotan doan. Kontzertuak, dantza, erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldiak… Gure hiri eta herrietako museoek, handiek eta txikiek, denek antolatu dituzte ekitaldiak gizartera gerturatzeko.
2022/05/06 - 16:46
Sergio Pregoren "Hamahiru Centaurusera" obra jarri dute Bilboko Arte Ederren Museoko gela eraberrituetan
Museorako propio sortutako lanak, zaharberritutako eraikineko hainbat gela hartzen ditu eta handitze lanak irauten duten bitartean ikusi ahal izango da.
2022/04/18 - 16:28
Turismo kulturalak pandemia aurreko datuak lortu ditu Aste Santuan
Euskal Herriko museo gehienek Aste Santurako zituzten aurreikuspenak bete dituzte. Askok, ordutegiak zabaldu eta bisita eskaintzak indartu behar izan dituzte eskariari erantzuteko.
2022/04/05 - 16:54
Bilboko Arte Ederren Museoak zaharberritze eta kontserbazioaren inguruko erakusketa antolatu du
Lan hori sarritan ikusezina da baina funtsezko garrantzia du arte lanak egoera onean eta ikusgarri ageri daitezen. Horretaz gain, ezustekoak ere azaleratzen ditu sarritan.
2022/03/30 - 16:47
Bilboko Arte Ederretako Museoaren handitze lanen lizitazio epea ireki da gaur
Bilboko Arte Ederren Museoaren handitze lanek gaur pausu garrantzitsu bat eman dute. Izan ere, obrak egiteko lizitazio epea ireki da, eta aurreikusi ez ziren beste lan batzuk ere egin beharko dira.
2022/03/23 - 17:43
Bilboko Arte Ederren Museoak Maider Lopezen "Arnasa" bideoinstalazioa aurkeztu du
2020an, itxialdia hasi eta berehala, donostiar artistak museoaren eskariz egindako argi instalazioaren berrirakurketa da.
2022/02/08 - 16:02
Milton Glaser diseinatzaile grafikoaren 25 kartel ikusgai daude ekainera arte Bilboko Arte Ederren Museoan
Glaser, XX.mendeko diseinatzaile grafiko handienetariko bat da eta bere lan batzuk oso ezagunak dira mundu mailan.
2022/01/31 - 17:30
Beste museo batzuekin partekatuko dituen 49 artelan aurkeztu ditu Artiumek
Artiumek berak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak aukeratu dituzte 15 euskal sortzaileren lanok. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman du artelanok erosteko.
2022/01/31 - 15:57
Gaur egungo 15 euskal artistaren 49 lan erosi ditu Jaurlaritzako Kultura Sailak
Tabakalerak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Artiumek elkarrekin adostu dute ze obra erosi, eta azken museo honetan izango dute egoitza, Gasteizen.
2022/01/25 - 16:25
Bilboko Arte Ederren Museoak Zuloaga, Guinea eta Barruetaren hiru koadro erakutsiko ditu
Bilboko erakusketa zentroari dohaintzan emandako hiru artelanak martxoaren 27ra arte egongo dira ikusgai.
2022/01/25 - 15:54
Dohaintzan jasotako Zuloaga, Guinea eta Barruetaren hiru obra aurkeztu ditu gaur Bilboko Arte Ederren Museoak
Bilboko Arte Ederren museoak 15.000 obra inguru ditu eta horietatik % 70 dohaintza bidez jasotakoak dira. Dohaintzan jasotako Zuloaga, Guinea eta Barruetaren hiru obra hauek gaurtik ikusgai daude.
2022/01/16 - 23:30
Euskal museoak, 2022rako prest
Euskal museoentzat giltzarri izango da 2022a. Batzuentzat urteurrena izango da, eta beste batzuk hazteko bidean daude. Programazio zabala dute guztiek, eta bideo honetan eman dizkigute zertzelada batzuk.
2021/11/11 - 12:38
Irrintzi Ibarrola: "Inork ikusi gabeko altxor asko ditu aitak biltegian gordeta"
Agustin Ibarrolaren semeak kontatu digu aitarengandik batez ere printzipio etikoak ikasi dituela eta oso pozik daudela "Gernica" obra Arte Ederren Museoan dagoelako eta oso gustura Oma-ko baso berria egingo dutelako.
2021/10/28 - 15:19
Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari ohia zendu da
Viarrek 75 urte zituen, eta 2002 eta 2017. urteen artean zuzendu zuen Bilboko erakusketagunea.
2021/10/26 - 16:46
"Ibilbideak", Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketa berria, bihartik ikusgai
Erdi Arotik, gaur egun arteko artelanak daude erakusketan: Zurbaran , Goya, Sorolla, Balerdi, Grekoa… Eta hauekin batera arte garaikidekoak, orain arte museoan erakutsi gabeak: Ignacio Saez, Elena Aitzkoa eta June Crespo artistek dohaintzan eman dituztenak.