Bilboko Arte Ederren Museoa
2021/10/18 - 16:53
Agustin Ibarrolaren "Guernica" horma irudia ikusgai dago jada Bilboko Arte Ederren Museoan
Urte luzez artistaren biltegian egon ondoren, joan zen udaberrian berreskuratu eta Arcon salgai jarri zuten. Arte Ederren Museoak erosi eta orain jendaurrean aurkeztu du.
2021/10/16 - 09:38
Bilbok 49 eraikin zabalduko ditu asteburu honetan, bosgarren Open House jaialdian
Iaz bezalaxe, osasun egoeraren aurrean segurtasun eta kontrol arrazoiengatik, eraikinak Bilbon zabaltzera mugatuko dira, eta bisitetan zein jardueratan parte hartzeko hitzordua hartzea beharrezkoa izango da. Gaur eta bihar, EITBren Bilboko egoitzako ateak zabalduko dituzte herritarrentzat.
2021/10/11 - 16:58
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketa amaitzear da
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketaren azken astea da hau, urriaren 17an amaituko da. Kirmen Uribe idazleak eta Museoak elkarlanean antolatu zuten erakusketa duela hiru urte; museoko lanak alfabeto baten arabera ordenatu zituzten, jolas literario-artistikoa proposatuz ikusleari.
2021/08/23 - 21:29
Bilboko Arte Ederren Museoak Ibarrolaren "Guernica" horma-irudia izango du ikusgai urriaren 18tik aurrera
Pintura-lana Pablo Picassoren "Guernica"-ren omenez sortu zuen 1997an, eta artistaren beste bi margolanekin eta zenbait dokumenturekin batera ikusteko aukera eskainiko du museoak.
2021/08/10 - 18:53
Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen hasiera azarora atzeratu dute
Museoak baieztatu du lanak 2023. urte amaieran amaitzeko asmoari eutsiko diotela eta aurrekontua 23 milioi eurokoa dela.
2021/07/13 - 12:55
Agustin Ibarrolaren ''Guernica'' Bilboko Arte Ederren Museora iritsi da
10 metro luze eta 2 metro garai den horma irudia Jose de la Mano galeriari erosi dio Bilboko museoak ARCOmadrid azokan, 300.000 euroan.
2021/07/12 - 15:21
Ignacio Zuloagaren lau margolan zaharberritu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak
Eibarko Arrateko Ama Birjinaren santutegiko erretaulako lau mihise dira. Oraingoz Bilboko museoan daude, baina irailean Eibarrera bueltan eramango dituzte.
2021/07/09 - 22:56
Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren "Guernica" erosi du
Urteetan egon da artistaren estudioan gordeta, baina aurrerantzean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumaren parte izango da Ibarrolaren Gernika, 300.000 eurorengatik.
2021/07/09 - 11:51
Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren "Guernica" erosi du
10 metro luze eta 2 metro garai den horma irudia José de la Mano galeriari erosi dio Bilboko museoak ARCOmadrid azokan, 300.000 euroan.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/23 - 21:42
Horrela izango da Norman Fosterrek diseinatutako Bilboko Arte Ederren Museo berria
Bilboko Arte Ederrak handitzeko lanak 2021eko irailean hasi eta 21 hilabetez luzatuko dira.
2021/06/23 - 20:18
BBK Museoa guneak bi erakusketa hartuko ditu urtean Bilboko Arte Ederren Museoan
Museoa zabaltzeko proiektuan, Foster eta Uriarte arkitektoek 2.000 metro koadroko espazioa prestatu dute, "museotik hurbilen dagoen komunitateari zuzendutako asmo handiko arte programa" izango duena
2021/05/13 - 17:05
Grekoaren, Goyaren eta Velazquezen margolan bana, Bilboko Arte Ederren Museoan
"Obra gonbidatua" programak Carmen Marañonen bildumako hiru lan hauek ekarri ditu Bilbora. Gainera, Zuloagak Carmen Marañoni berari eginiko erretratua ere badago ikusgai.
2021/04/29 - 16:51
35 emakume artistaren 43 lan ikusgai bihartik aurrera Bilboko Arte Ederren Museoan
"Womanology" izenarekin erakusketa berria irekiko du bihar Bilboko Arte Ederren Museoak. 35 emakume artistaren 45 lan inguru biltzen ditu.
2021/04/29 - 14:16
"Womanology"k emakume artisten obra aldarrikatuko du Bilboko Arte Ederren Museoan
Museoak Jose Ramon Prietoren bildumako artisten lana erakutsiko du: Marina Abramovic, Louise Bourgeois, Ángela de la Cruz, Jenny Holzer, Cristina Iglesias, Dora Salazar, Kara Walker…
2021/04/13 - 14:58
Remigio Mendibururen eskultura berrikusiko du Bilboko Arte Ederren Museoak
“Materia eta memoria” erakusketa bihartik, apirilak 14, irailaren 5era egongo da ikusgai Bilboko museoan.
2021/02/22 - 17:45
Artium Bilduma Partekatuko 34 artelanak aurkeztu dituzte
Bilboko Arte Ederren Museoak, Tabakalerak eta Artiumek euskal artista garaikideen 34 obra erosi dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, koronabirusak jotako kolpea arintze aldera.
2021/02/02 - 15:58
Bilboko Arte Ederren Museoak azken dohaintzak eta eskuratzeak erakutsi ditu gaur
Asko, Museoaren Lagunek egindako ekarpenei esker eskuratu dira. Tartean Vicente Ameztoy eta Itziar Okariz euskal artisten obra bana, bai eta Gustave Doré ilustratzaile frantziarraren margolan bat ere.
2021/01/07 - 14:37
Zinema eta Zientzia zikloak hamar pelikula erakutsiko ditu Donostian eta Bilbon
Zikloa Donibane Lohizunera ere iritsiko da, eta ostiralean abiatuko dute, Tabakaleran, Pedro Miguel Etxenike fisikariaren parte-hartzearekin eta “The Man Who Knew Infinity” filmarekin.
2020/12/21 - 16:18
2021eko irailean hasiko dira Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak
Museoaren Patronatuak oniritzia eman dio Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek diseinatutako zabaltze programari. 21 hilabete iraungo dute, eta partzialki irekita jarraituko du museoak.