Nerea Elustondok irabazi du Aguraingo saioa, eta ezagun dira jada finalerdietarako sailkatu diren 17 bertsolariak
Nerea Elustondo nagusitu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zazpigarren saioan, lehen faseko azkenan. Hortaz, jakina da zein bertsolarik osatuko duen finalerdietarako 17ko taldea. Izan ere, lehen faseko saioak irabazita zuzenean sailkatu diren zazpiez gain, puntuazioaren arabera beste 10ek lortu dute hurrengo faserako txartela. Guztira, 24 bertsolari arituko dira nor baino nor finalerdietan, 17 horiei 2022ko zazpi finalistak batuko zaizkietelako.
Aguraingo (Araba) Lezao kirolgunea mukuru zegoela jokatu da gaurko bertso saioa. Elustondok batu ditu puntu gehien, 695.50, hain justu. Eibarren (Gipuzkoa) kantatuko du bertsolari legazpiarrak, urriaren 31n.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
- Nerea Elustondo Plazaola________695.5
- Gorka Pagonabarraga Agorria_____663
- Asier Azpiroz Iztueta_____________661
- Agin Laburu Rezola______________660.5
- Aissa Intxausti Aburruza_________639.5
- Irantzu Idoate Funosas___________605.5
Gaurko saioa lehen faseko azkena izanik, finalaurrekoen lehenengo itzulian kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere ezagutu da. Beste 10 bertsolarik lortu dute lehian sartzea (lortutako puntuazioaren hurrenkeran ordenatuta): Maddi Ane Txoperena, Aner Peritz, Maddalen Arzallus, Aitor Bizkarra, Oihana Iguaran, Xabat Galletebeitia, Gorka Pagonabarraga, Asier Azpiroz, Agin Laburu eta Andoni Rekondo.
Finalerdiak urriaren 24an abiatuko dira Lekunberrin (Nafarroa).