Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerako bidea argituko du Gasteizko finalaurrekoak

Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariak arituko dira Mendizorrotza kiroldegian, finalerako txartel baten bila.
Nerea Ibarzabal urriaren 31n, Eibarko saioan. Argazkia: Bertozale Elkartea.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoen bigarren faseko bigarren eta azken-aurreko saioa jokatuko da Gasteizen, larunbatean, hilak 28. Mendizorrotza kiroldegian izango da, 17:00etatik aurrera.

Oholtza gainean, mikrofonoaren aurrean, bertsolari hauek egongo dira: Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

Ariketa hauek egin beharko dituzte bertsolaiek: binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; eta ganbarako lana: gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Sarrerak daude oraindik Gasteizeko saioa bertatik bertara ikusteko, eta streamingez ere ikusi ahalko da.

Datorren larunbatean, Bilbon finalaurrekoetako hirugarren eta azken saioa bukatutakoan, jakingo dugu zer zazpi bertsolari lehiatuko diren abenduaren 20an Nafarroa Arenan Maialen Lujanbio txapeldunarekin.

Joan den larunbatean Donostiako saioan aritu zirenen artean, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Aner Peritz eta Julio Soto nabarmentzen dira oraingoz sailkapenean. 

Bertsolaritza

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Gasteizko finalaurrekoa

Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina arituko dira Mendizorrotza kiroldegian, finalerako txartel baten bila.
Iragarkia
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa streaminga
18:00 - 20:00
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa streaminga

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X