BERTSOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Mendiluzek irabazi du Donostiako finalaurrekoa

Bigarren itzulian beste bi saio jokatuko dira oraindik: Gasteizen eta Bilbon. Azken hori abenduaren 5ean izango da, eta finalaurrekoen faseari amaiera emango dio. Horrela, puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariek Iruñean jokatuko den final handirako txartela eskuratuko dute.

Aitor Mendiluzek irabazi du Donostiako finalerdia. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Aitor Mendiluzek irabazi du larunbat arratsaldean Donostian jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa, eta abenduaren 20ko finalerako txartela zuzenean eskuratu du. Illunben egindako saioan sei bertsolarik parte hartu dute, eta txapelketako bigarren itzuliari hasiera eman diote.

Donostiako Illunbe aretoa bertsozalez bete da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioaz gozatzeko. Gai-jartzaile Ander Aranburu Arriolaren ondoren, zozketak erabakitako hurrenkeran igo dira oholtzara sei bertsolariak: Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Agin Laburu.

Saioa amaituta, honela geratu dira puntuazioak:

  • Aitor Mendiluze: 760 puntu
  • Joanes Illarregi: 729,5 puntu
  • Aner Peritz: 719 puntu
  • Julio Soto: 696,5 puntu
  • Agin Laburu: 695,5 puntu
  • Saioa Alkaiza: 670 puntu

Epaimahaia zazpi lagunek osatu dute: Ekaitz Elorriaga, Maialen Berra, Zuhaitz Olazabal, Leire Beloki, Iñigo Legorburu, Jurgi Fuentes eta Nerea Bruño.

Emaitza horri esker, Mendiluzek ziurtatu du finalerako sailkapena. Gainerako bertsolariek bigarren itzulia amaitu arte itxaron beharko dute finalerako aukerak ezagutzeko. Izan ere, oraindik bi saio jokatuko dira: Gasteizen eta Bilbon. Azken hori abenduaren 5ean izango da, eta finalaurrekoen faseari amaiera emango dio. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

Finalaurreko guztiak amaitutakoan, bi itzulietako puntuak batuko dituzte, eta puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariek eskuratuko dute abenduaren 20an jokatuko den finalerako txartela.

Azaroak 28 | Gasteiz

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Ane Labaka Mayoz
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrenteria

Abenduak 5 | Bilbao

  • Alaia Martin Etxebeste 
  • Amets Arzallus Antia
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Nerea Elustondo Plazaola 
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Xabat Illarregi Marzol

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X