BERTSOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Mendiluzek irabazi du Gernika-Lumoko finalaurrekoa

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa datorren astean izango da, Biarritzen. Saio horren ostean jakingo da zein bertsolari igarotzen diren hurrengo fasera.
Aitor Mendiluze Gernika Lumon

Aitor Mendiluze. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Aitor Mendiluzek irabazi du gaur arratsaldean Gernika-Lumon jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21ean Donostian izango den finalaurrekorako.

Sarrerak guztiak agortuta, 1.600 bertsozale elkartu dira Jai Alai pilotalekuan, txapelketako lehenengo itzuliko hirugarren finalaurrekoaz gozatzeko. Ariketa guztiak amaituta, honela geratu dira puntuazioak:

  • Aitor Mendiluze Gonzalez_______713 puntu
  • Aner Peritz Manterola__________707 puntu
  • Joanes Illarregi Marzol_________707 puntu
  • Ane Labaka Mayoz_____________703.5 puntu
  • Aitor Bizkarra Ruiz______________694 puntu
  • Agin Laburu Rezola_____________687 puntu

 Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera. 

Egindako lanak epaitzen, gaurkoan ere, hurrengo taldea aritu da: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta. Idazkari lanak, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Miren Itziar Basterretxea Olarreagak egin dituzte.

Lehenengo itzuliko azkena, Biarritzen

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa datorren astean izango da, Biarritzen. Bertan arituko dira Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. 

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian. 

Biarritzeko saioarem amaieran, puntuazio guztiak ikusita, jakingo da zeintzuk izango diren finalaurrekoen bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X